
Xenpelar kaleko apustu etxe batean pankartak eta pintadak egin dituzte. Gazteen artean sortzen ari diren kasu lazgarriak salatu dituzte.

Bihar eta etzi KAE1eko eta ETE Ligako bina estropada egingo dituzte badian. KAE2koek Lutxanan ekingo diote lehiari, igandean. Hurrengo asteburuan, Eusko Label Ligaren txanda.

Gaur aurkeztu dute akordio hori Foru plazan, modu irekian eta argi esan dute bertan eskaera bati erantzuten diola akordio horrek: "Errenteriako herritarren artean gehiengoaren eskaera den aldaketa politiko eta sozialari". Sinistuta azaldu dira bi alderdiak gizarte justuagoa eraikitzeko bideari ekarpena egingo dion Errenteria bat posible dela.

Mugikortasuna sustatzen duen egitasmoaren sariak banatu dituzte gaur Oiartzunen. Karmengo Ama eta Lizeoa ere, sarituak.

Urtebete bete du Touringen zuzendaritzan talde berriak, eta kudeaketaren ardura hartu zuenean hainbat konpromiso hartu zituzten. Horien artean giza balioak sustatzea eta portaera kodea adostea.

Pasaia Musikal eskolak eta Illunbe Musika Elkarteak, aurtengo jardunaldietako ekimenetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Txupina botako dute gaur arratsaldean. Ondoren, meza eta bertso poteoaren txanda izango da. Igandera arte luzatuko dira.

Lezoko EH Bildu eta PSE-EE, EAJk zer egin zain daude. Lehena alkatetza eskuratzeko, bigarrena Martiarenari botoa eman behar ote dion jakiteko.

Aho batez onartu dute Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkartea omentzea alderdi politiko guztiek.

Atzo goizean ikusi zuten Woody Allen zinemagile Pasai Donibanen. Donostian da Allen hurrengo hilabeteetan egingo duen filmerako, tokiak miatzen.

Ikasgela zabalik izateaz gain, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu.

Memoriaren Basoa elikatzen jarraitzeko beste aukera bat dute lezoarrek larunbatean. Etxetxok herritarrei dei egin die iniziatiban parte har dezaten.

Iztietako jaietan saldutako errifen zozketak egin dituzte.

Oraingoan Urnietako On Manuel Antonio Antia lehiaketan lortu du errenteriarrak bigarren saria, eta horren trukean, oroigarria eta 1.000 euroko ordainsaria.

Bigarren edizioa argitaratuta, bihar hasiko da banatzen udala Errenteria 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua.

100 urte, mende bat bete du pasa den larunbatean Josefina Elio errenteriarrak. Artaxoan ospatu zuen larunbatean, bere jaioterrian, eta gaur berriz, Errenteria-Oreretan ospatu du.

Sai arreak ezagutzeko ibilaldia egingo dute hilaren 12an, haien ohitura eta bizimoduari buruzko azalpenak entzun ondoren. Arditurriko parketxeak antolatu du.

Herriko ikastetxeetako ikasleekin egindako azterketaren emaitzak emango dituzte asteazkenean. Arkaitz Larekik izango du ardura hori.

Nesken bigarren taldeak futbolean, eta Oiartzunek eta Power Rangersek areto futbolean denboraldia bukatu dute, emaitza ezberdinekin.