hauteskunde eguna oiartzun 2
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Parte hartzeak pixka bat gora egin du Oiartzunen

2015ean baino bi puntu gehiago igo da parte hartzea, 14:00etarako. %38,77an geratu da lehen aurrerapenean. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan izango da.

Eta irabazi dute

Ohorezko mailan da berriz ere Touring. Irabaztera joan ziren atzo Azpeitira eta lortu zuten, irabazi eta Ohorezko Erregional Mailan arituko da Touring datorren denboraldian.

Hasieran nagi, eguerdian jendetsuago Lezon

Hauteskunde eguna lasai hasi da Lezon, aparteko gertakaririk gabe. Eguerditik aurrera jendea Herri Eskolako hauteslekura hurbiltzen hasi da.

hauteskunde eguna oiartzun
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Etxera iritsitako botoekin arazo txiki batzuk izaten ari dira Oiartzunen

Espainiako Kongresurako eta Senaturako papertxoak berandu iritsi zirela eta, herritar batzuk nahasi egin dira. Bestela, normaltasuna nagusitu da.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Antxoko Azokan boto-ematea eten egin behar izan dute

Ahal Dugu-ren boto txartelak falta zirelako hartu dute erabakia

hauteskundeak
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hasi da aginte makila eskuratzeko lehia

Errenteria-Oreretako 30.640 herritar daude deituak gaur bozka ematera, aurreko udal hauteskundeetan baino 360 herritar gutxiago, hamabost auzoetan banatutako 48 hautes mahaietan.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

4.858 lezoarrek dute erabakia

4.848 lezoar daude deituta gaurko udal, foru eta Europako hauteskundeetan botoa ematera. Zazpi hautes-mahai daude, denak Herri Eskolan.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Botoek beti balio badute, Pasaian, gaur, are gehiago

12.436 pasaitar daude botoa ematera deituta

hauteskundeak oiartzun
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hautetsontziak papertxoen zain daude

09:00etan irekiko dituzte botoa emateko guneak. Oiartzunen zazpi tokietan eman daiteke botoa, 20:00etara arte.

sai arreak

Sai arreen bizimodua ezagutzeko beste aukera bat, ekainaren 2an

Sai arreak ezagutzeko ibilaldia egingo dute, ekainaren 2an. Haien ohitura eta bizimoduari buruzko azalpenak entzun ondoren. Arditurriko parketxeak antolatu du.

ertzaintza

Alkoholaren eraginpean gidatzeagatik atxilotu dute

Errepidean furgoneta sigisagaka gidatzeagatik gelditu dute 30 urteko gizona, eta alkoholemia kontrola egiteari uko egin dio gidariak.

Ama izan nahi duelako Prost tabernak langile bat kaleratu duela salatu du LABek

Kasua iritzi publikora ekartzeaz gain, juridikoki ere salatu du sindikatu abertzaleak

erorketa tailerra

Erorketen aurkako tailerra egingo dute, 65 urtetik gorakoentzako

Pertsona adinduek autonomia mantentzen laguntzeko helburuarekin antolatu dute tailerra. Datorren asteazkenean izango da.

XX. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa martxan da

Ekainaren 14a baino lehen bidali behar dira lanak

Euskal ahozko literatura aiton-amonentzat

Baga, Biga, Higa euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute Oreretako DBH 4. mailako ikasleek. Hartzaileak, erretiratuak, Errenteria-Oreretako aiton-amonak.

'Immigrazioaren erronka' Gorka Moreno eta Xabier Aierdiren eskutik

Oarsoaldeko kristau elkarteak antolatu du mahai ingurua Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

duintasuna oiartzun hitzaldia

Pentsio publikoei buruzko hitzaldia antolatu du Duintasunak

Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedradunak emango du hitzaldia, Manuel Lekuona bibliotekan, 'Pentsio publikoak: arriskuan?' izenburupean.

Zutik, Alegria, Juarez, Martin Maiz epailea eta Alain eta Eneko Arruabarrena

Pala txapelketa irekiko ligaxka bukatzear dago

Bederatzi partida jokatu dituzte pasa den asteburuan, eta hamar geratzen dira Giriziak antolatzen duen lehenengo fasea bukatzeko.

Gehiago