
Proposamen erradikala dela film hori esan dute antolatzaileek, genero zinemaren adibide handia.

Ostegunean topo egingo dute Realak eta Mirandesek, Haritz Mujika jokalari ohi antxotarraren bi talde kuttunek Espainiako Kopako finalaurrekoan. Bi taldeen analisia egin dio HITZAri.

Haur eta gurasoak gaur arratsaldean geratuko dira, Abaraxka ludotekan, ihoteetarako joste lanak egiteko.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren atariko bezala (igandean da) dokumental proiekzioa eta hitzaldia antolatu dituzte ostegun eta ostiralerako.

Malerrekako Haur Mailako Txapelketan Etxeberria eta Leonetek aurrera egin dute. Pilotaren Txokoaren Txapelketan, Ugalde eta Murgiondo kanpora.

Lau orduz, espazio segurua eta askea izango da eremu hori LGTBI+ kolektiboarentzat, beraiek baitaude, udalarekin elkarlanean, festa horren antolaketaren atzean. Kabaret festa, orain arte egindako lana sozializatzeko, eta mahaia bera jendaurrean aurkezteko ekitaldia izango da.

Hamar partidu jokatu dituzte asteburuan, eta Lehen Mailako iazko finalistek jokatutakoek ikuskizuna eman dute. Lesio batek partida bat desitxuratu du.

Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren estropada egin zen atzo Trintxerpe-Illunbek antolatua. Arrosak, Oarsoaldekoen artean garaipena lortutako bakarrak.

Bizipoza iniziatiba zabaltzeko, zein helburu dituen azaltzeko Gure Bizipoza, guztiona dokumentalaren emanaldia egingo dute bihar Reina aretoan.

ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartearen aldeko igeriketa proba egingo dute hilaren 29an 15:30ean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan.

Eskuz binakako partida serioa jokatu zuten Adonisek eta Aranburuk, eta garaipena lortu zuten Amurrioko Landaluze eta Gonzalezen aurka (22-16).

Juanjo Bastarrika ekintzaile errenteriarrak bere esperientziaren berri emango du Oarsoaldea Garapen Agentziak Oiartzunen duen egoitzan.

Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bi ikaslek urrezko domina lortu dute Andoaingo Piano Jaialdian. Eskolak zoriondu egin ditu.

Piztu Lezo herri iniziatibak otsailareko ere bai zinema egitaraua prestatu du. Emanaldi guztiak Txerrimuñon dira, 21:30etik aurrera.

Labore Oarso kontsumo kooperatibak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako. Nerea Segura dietista-nutrizionista gonbidatu dute.

Oiartzun ibaiaren garbitasunarekin kezkatuta, bertan ziren hondakinak garbitzea erabaki zuten herritar batzuk.

'Oiartzunetik izarretara' erakusketa ikusgai izango da hilaren 14tik 24ra. Margolariak berak hitzaldia emango du hilaren 18an.