
Bihar hasi eta larunbata arte, azken hori barne, Atlantikaldiaren barruko musika emanaldiez gozatzeko aukera izango da Fanderiako tenis pistan. Hiru egunetan, sei emanaldi, nazioarteko zein bertako sortzaile eta musikariekin.

11 partida jokatu dituzte guztira, sei etxean, Agustina Otaola pilotalekuan eta bost etxetik kanpo, eta horietatik zazpitan nagusitu dira.

Une honetan, hamazazpi dira COVID-19an positibo Errenteria-Oreretako egoitza horretan.

Martxotik etenda egon ondoren, 'Matriuska' antzezlanarekin hasiko da antzerki denboraldia. Sarrerak Kastron eros daitezke, goizetan.

Mugikortasunaren astearen barruan aurkeztu dute 'Lanera bizikletan' egitasmoa, erakundeek eta tokiko eragileek bultzatuta.

Langabeei begirako 160tik gora kontratazio sustatuko ditu Errenteriako Udalak Lanbideren bidez bideratuko diren bi enplegu planekin. Enplegu plan orokorra da bata; bestea, Gazte Enplegu plana.

Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbidek sortu du irudia, Xabier Leteren inizialetan oinarrituta. Iazko lan sartiuak banatu dituzte herriko ikasleen artean.

Oiartzunen ez dute kasurik zenbatu azken orduetan.

Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

Gipuzkoa Bat taldeak asteburuko partida galdu du, eta ezin izan du ligaxka pasatu eta azken fasean egon.

Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, atzo COVID-19agatik positibo eman zutenen kopurua hamabi pertsonatan hazi zen Oarsoaldean.

'Arian-arian, altxa Euskal Herria' ekitaldia egingo du igande eguerdian, plazan. Burujabetza aldarrikatuko dute, iraganari begirada eginez.

Mendizabalek Amaia Gezalaren lekukoa hartuko du eta bera arduratuko da Madalen ontziko tripulazioa gidatzeaz aurrerantzean. Gezalak bi urte egin ditu entrenatzaile lanetan, 2028ko irailean kargua hartu zuenetik.

Kultura aretoan egongo dira egitasmoko boluntarioak jakiak biltzen, 09:00etatik 19:00etara. Moriako kanpamentura bidaliko dituzte jakiak.

Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak: Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori. Errenteria-Orereta izango da jakiak utz daitezkeen herrietako bat.

23 administrarik formazio saioak jasotzen ari dira. Berdintasun politiketan oinarrizko printzipioak ezagutu dituzte.

Errenteria-Oreretan hiru eta Pasaian, Oiartzunen eta Lezon bana atzeman zituzten. 100.000 biztanleko azken egunetako tasan, Lezoren datu txarrak.

Une hauetan 15 dira adinekoen egoitza horretan COVID-19an positibo diren egoiliarrak. Azken orduetan, gainera, ez da positibo gehiagorik izan Gabierrotako egoitzan.

Mitchelton Scott txirrindulari taldeko kirol zuzendariak azaldu duenez, eskalada taldea osatu nahi dute eta Santesteban talde horretan sartzea erabakigarria izango dela uste du.

COVID-19agatik hamar kutsatu gehiago Oarsoaldean, atzoko datuen arabera. Horietatik sei Errenteria-Oreretakoak dira, eta bina Pasaia nahiz Lezokoak.