
Oiartzun Aurreak eta Biyurrieneak jarduerak prestatu dituzte aste osorako. Gainera, bigarren escape room-a aurkeztu dute.

COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako.

Bihar Frantziako Polizia Nazionalak Hendaian duen komisarian aurkezteko hitzordua eman diote Zigor Garro oreretarrari.

Korononabirusaren ondorioak aintzat hartuta, ohiko terraza tasak baliogabetu eta likidazio berriak egingo ditu Pasaiako Udalak. Ordainketak, benetako erabilerari lotuak izango dira.

Hiribildu eratu zeneko 700 urte bete ditu Errenteria-Oreretak. Urteurrena historiaz jantzi du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak .HITZAk, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, urteurrenari buruzko elkarrizketa sorta egingo du.

Jose Luis Zumeta pintoreak Picassoren ‘Guernica’ koadro sinbolikoaren bertsio bat egin zuen, Eskoziako arte enpresa baten enkarguz. Highlandetan erakutsi baino lehenago Ergoienen erakutsi zen.

Aurtengo Maiatzaren Lehenean inoiz baino jende gutxiago mobilizatuko da kalean. Hala ere, inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren gabeziak eta langileen zaurgarritasuna.

Heroi deitu izan dituzte, baina langile xume eta arruntak baino ez dira adinekoen egoitzetakoak. Pandemia batean profesionaltasunez jardun dute langileek, haien ongizatea alde batera utziz.

Oarso Bidasoko Hitza-ri egindako adierazpenetan, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, Bidasoko eta Oarsoaldeko erresidentzien egoeraren azalpenak eman ditu.

Apirileko plenoan, zinegotzi batzuek etxetik konektatu behar izan dira. Lintziringo eremuan aparkalekuak egiteko lurra lagatu da.

Errenteria Musikaleko ikasleek zabalik dute datorren ikasturterako izena emateko epea. Ikasle berriek, berriz, maiatzaren 4taik aurrera izango dute izena emateko aukera.

Bidez bide zerbitzua behar dutenek, 690 76 94 66 telefono zenbakira deitu behar dute erabili ahal izateko.

Atzotik haurrak ordubetez atera daitezke kalera. Pasaiako Udalak barruti bakoitzera egokitutako hainbat gomendio luzatu dizkie gurasoei.

Oarsoaldean infektatu berri bakarra azken orduetan, Pasaian. Azken egunetan, oro har, gorakada izan dute positiboek Oarsoaldeko lau herrietan.

Altamira eta landa eremuetan bizi direnen mugikortasuna bermatzeaz gain, erosketak etxera eramateko aukera ere eskainiko da larrialdi sanitarioak iraun bitartean.

Beste aste batez, Biyurrieneak eta Oiartzun Aurrea-k aisia betetzeko eskaintza egin dute. Gaurtik hasita eta igandera arteko egitaraua sortu dute.

Txotx balkoi eta leihoetan egingo dute, eta giro ederra sortu da dagoeneko agertoki berri horietan. Iniziatibaren atzean, OGA Oreretako Gazte Asanblada sagardo egunari eta haren antolatzaileei aitortza egiteko, batetik, baina herritarrak eta Orereta bera ere zaintzeko garai gogor hauetan.

Guztiok informatuta egoteko aukera dago hemeroteka irekiaren bidez.

Hurrengo bisita hilaren 30ean izango da. Alarma egoerak ezarritako neurriei jarraiki, publikorik gabe egingo dira bisitak, segurtasuna zaintze aldera.

Segurtasun neurriak hartuta, Oiartzungo Udalbatzak astezken eguerdian ohiko udalbatzarra egingo dute. Zortzi puntu jorratuko dituzte.