
'Delinkuentziaren prebentziorako eta segurtasun plana' aurkeztu zuen atzo Pasaiako EH Bilduk, Antxoko Kultur Etxean. Gizarte mailan eragingo duten sei ildo biltzen ditu planak.

Pilotaren Txokoa Torneoko finalean berriz, txapela lortu zuen larunbatean EPLEko Mikel Aranguren pilotariak Senior Mailan Xabi Sancho usurbildarrarekin bikotea osatuta.

190.000 euroko diru zatia zuen udalak iaz laguntza horiei eta hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko, eta 5.387 euro baino ez dituela gastatu esan du alderdi sozialistak.

Sesion Salvaje filma da OzZinemaren proposamen berria. Hilaren 17an eramango du pantaila handira Espainiako exploitation zinemaren gainean mintzo den dokumentala.

Arrosa Irratien Sareak Arrosa jardunaldia antolatu du hilaren 28an. Errenteria-Oreretan izango da zehazki, jardunaldi horren IX. ekinaldia eta goiz eta arratsaldez egitarau oparoa antolatu dute.

Hilos de sororidad (ahizpatasun hariak) filma emango dute asteazkenean Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartean.

Asteburuan kanporaketen faseko dozena bat partida jokatuko dituzte Madalensoro pilotalekuan. Oiartzuar bikoteak ere badaude fase berrian.

Euskaraldiaren testuinguruan hitzordu bikaina antolatu du zinemazaleentzat Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak: Laburbira.

Errenterian borroka antifrankista nolakoa izan zen aztertuko dute gaur, 19:00etan Mikelazulo elkartean.

Xera, Danontzat, Bi Ondar, Manolo, Callejon eta Ziaboga tabernek osatuko dituzte Oarsoaldeko eta Bidasoko ordezkaritzak. Guztira Gipuzkoako 15 taberna lehiatuko dira 16:00etatik aurrera.

Errenteriako Udalak martxoa eta ekainera bitarteko Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du.

35 urteko gizon bat atxilotu dute Oiartzunen. Hurrengo egunean, Errenteria-Oreretako etxebizitza bat miatu eta 147 landare atzeman dituzte.

Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxean ere inauteriei lotutako festa egin dute. Ikasleak jolasetako piezak izan dira.

Larunbat honetan ez da jardunaldirik egongo.

Inauteriak direla eta, hiru partida bakarrik jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bat Karla Lekuonan izango da, eta beste bat, Elorsoron.

Martxoaren 8ari begira Lezoko PSE-EEk mozioa aurkeztu du udaletxean, hurrengo osoko bilkuran azter dadin. Besteak beste lan arloko berdintasun lege bat eskatuko diote Espainiar Estatuko gobernuari.

1938an egondako ihesaldiari buruzko hitzaldia emango dute bihar arratsaldean. Giriziakoak, bere aldetik, igandean Ezkabara joango dira.

Gaur hasiko dira ofizialki Errenteriako inauteriak. Goizean, Udal Txistulari Bandak diana egin du Erdialdean. Arratsaldean, gaurko ekitaldi gehienak.