
Ehunka gazte bildu dira Koldobike Gezala pilotalekuan inauterien hirugarren egunean. 'Lezoa Rock' izan da aukeratutako gaia eta argi geratu da martxa ez zaiela falta.

Famili ugarik bat egin dute OarsoIrriak-en deialdiarekin eta jostailuz mozorrotuta han-hemenka ibili dira Errenteria-Oreretako kaleak girotzen.

Donibaneko inauterien egun handia dute. Erretiratuen gidaritzapean herritar ugari batu dira gaurko desfilera Donibanen.

Idazle pasaitarrak hilaren 28an aurkeztuko du liburua, Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsolariak lagun dituela. Bertsolarien eskulturek oinarritutako narrazioak dira.

Orereta Ikastola kalera atera da gaur, inauterien ospakizunetan parte hartzera. Euskal inauteriekin blaitu dute herriaren erdialdea.

Bizarain Ikastolako ikasleek Beraunen egin dute, arratsaldeko lehen orduan, inauterietako desfilea. Euskal inauteriak atera dituzte kalera.

Donibaneko helduenek badakite ongi pasatzen. Urtero legez dena emango dute inauterietan. Luisma Laboak eman die beste behin hasiera jaiei, umoretsu. Egun handia ordea, bihar izango dute.

Inauterietako desfilea egin dute Haurtzaro Ikastolako ikasle eta irakasleek. Maila bakoitzak gai bat hartu du, eta horrekin mozorrotu dira.

Desagertzen ari zen sektore batean egin du bere ibilbide profesional osoa Esteban Gozategik, beti borrokan. Azken urteak San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian eman ondoren, hilaren 28an hartuko du erretiroa azken zurezko ontzigileak.

Zientoka ikaslek Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatu dituzte, guraso eta irakasleak alboan zituztela.

Muskulo musika taldeak otsailaren 1ean kaleratu zuen diskoa, Niessenen egindako kontzertuarekin batera.

76 kirolarik hartu zuten parte guztira —29 emakume eta 47 gizon— eta triatloian 500 metro igeri, zortzi kilometro bizikleta estatikoan eta Fanderiako bidegorrian zehar 3,25 kilometroko lasterketa egin behar izan zituzten.

Euskal mendizaletasuna astindu zuen Naranjo de Bulneseko (Picu Urriellu asturieraz) tragedia ekarriko dute gogora gertatu eta 51 urtera.

Musika Independentearen Sarietara aurkeztu da berriz ere musikari pasaitarra. Irabazleak, internet bidezko prozesu parte hartzaile baten bitartez erabakiko dira.

Motzian Motz Film Laburren Lehiaketarako lanak martxoaren 7ra arte aurkez daitezke. Martxoaren 15ean sari banaketa gala egingo dute.

Hilaren 5ean eta 11an joste lanak egingo dituzte ludotekan. Hilaren 8an sorgin eta basandre txikiak sortuko dituzte.

Otsailaren 22an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta larunbatean hasiko dira txartelak saltzen.

Reina aretoak hartuko du solasaldia bihar 19:00etan hasita, eta EH Bilduk parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.