[Bideoa eta galeria] Gurutze Santuaren plaza, Pasaia-Lezo Lizeoko zakuen topaleku

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Gurutze Santuaren plazan egin dute inauterietako emanaldia. Zakuz jantzita, alai dantzatu dira.

[Bideoa eta galeria] Garraio agentzia handi-handi bat Lezo Herri Eskolan eta Institutuan

Garraio sistema oso bat antolatu dute Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek gaur, inauterietako ostiralean. Kalean desfilea, Bekoerrotan ikuskizuna.

itxaso martin

[Kronika] Emakume ‘eroen’ erresistentzia

Buru gaixotasunak feminismotik begiratzen ari dira Oiartzunen. Itxaso Martinek frankismo garaian ingresatutakoen hainbat kasu partekatu ditu.

azalaren azpian

[Erreportajea] Kultur etxean ebaluatzen denean

Oiartzoko ikasleek ‘Azalaren azpian’ erakusketa zabalduko dute astelehen arratsaldean, Xenpelar Etxean, bigarren hiruhilekoan sortutako lanekin.

Trapujaleren epaiketa iaz.

Tokiko ohiturari gorazarre

Ohiko desfile zein konpartsez gain, tokian tokiko tradizioak eta kondairak berreskuratzen dituzte hainbat herritan inauterietan. Hona hemen Oarso Bidasoko zenbait berezitasun.

[Galeria] Aske utzi dituzte azeriak

Hasi dira Errenteria-Oreretako inauteriak. Azeriak bihurri-bihurri aritu dira dantzan zein oihuka. Asteartera arte herriko kaleak kolorez jantziko dira.

[Bideoa eta galeria] Pozik dago Trapujale lezoarren artean

Trapujale Lezora iritsi da, inauteriak Lezon gozatu nahi dituelako. Ez da bakarrik iritsi, ordea. Mari Nazkane eta zirikuak ez ditu urrun izan, ziur.

Antxoko_topo_geltokia

Izaskun Gomezek bilera eskatu dio Tapia sailburuari topoaren lurperatzeaz hitz egiteko

Tapia da Ekonomia, Garapen eta Azpiegituren sailburua eta sail horrek du topoaren gaineko obren eskuduntza. Azokaren eraikina ordezkatzeko aukerak aztertzeko beharraz ohartarazi du udalak.

victor fernandez otxoa

Victor Fernandez Otxoa gogoan, gerra zikinan tirokatu eta 39 urtera

Lezoko ezker abertzaleak aldarrikatu du Fernandez Otxoa ez dela bigarren mailako biktima bat. Tiroketak tetraplegiko utzi zuen.

Zaldibarren hildako langileak gogoan izan ditu LAB sindikatuak

LAB sindikatuak salatu du prekarietatearen ondorioz hil egin direla Zaldibarko zabortegiko beharginak. Ordezkarien bileraren ondoren bildu dira kalean.

ZOZKETA

Antton Kazabonen liburu sorta

HITZAk, HITZAkide batentzat Antton Kazabonen liburu sorta bat zozkatuko du. Liburuak HITZAn jaso beharko dira.

Gazteentzat bikoizketa lehiaketa, aurtengo Motxian Ebyn

12-16 adin tartekoentzako lehiaketa da Motxian Eby. Aurten, bikoizketa lanak egin beharko dituzte gaztetxoek. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.

Asteazkenean egingo dute Lezoko udalbatzarra

Hamar gaiko udalbatzarra izango da. 19:00etan ekingo diote zinegotziek horiek eztabaidatzeari.

Andoainen pianoa fin-fin jotzeko, Tomas Garbizuko ikasleen audizioa

Audizioa asteazkenean da, 17:30ean hasita, Tomas Garbizu Musika Eskolako areto nagusian.

Lezoko Santa Ageda bezperako koplak, asteartean

18:30ean aterako dira musika eskolako eta Aiton Borda abesbatzako kideak musika eskola bertatik.

Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizean

programatuta dauden igeriketa ikastaroak Fanderiako igerilekura lekualdatuko dituzte, ordutegi berean, haurtxoena izan ezik.

Arramendipe elkarteak bihar egingo du urteko batzarra

Egoitzan bertan egingo dute, eta 17:30erako egin dute lehen deialdia eta 18:00etarako bigarrena.

Gehiago