Zabalik da Ondartxoko pantalana

Zabalik eta erabilgarri dago gaurtik Ondartxoko pantalana herritar guztientzat. Bernar Lemos Auzoetako eta Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak, Maite Gartzia Kirol zinegotziak, Hibaika Arraun Elkarteko ordezkariek eta Iztieta-Ondartxoko Auzo elkarteko ordezkariek hartu dute parte pantalanaren irekiera ekitaldian.

JOSE LUIS PAULIN, SENDAGILEA

«Karitate hutsa baino gehiago da lankidetza»

Sendagile bezain ekintzaile da Paulin oiartzuarra, eta besteak beste, Mundubat Fundazioarekin kolaboratzen du, batez ere, Tindufeko errefuxiatuen guneetan. Lankidetzari elkartasunetik ekiteko garrantziaz hitz egiten aritu da HITZArekin.

Elkartasun testigantzak Uberan

Lankidetzaren argi-ilunak izango dituzte hizpide Donibaneko liburutegian Justizia Sozialaren Nazioarteko Egunean. Eztabaidarako topagune izan nahi dute aurten Pasaiako liburutegiek.

Egin tokia intxixu, basandre eta sorginei

Gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte ihoteak, Oiartzunen. Ihote Taldeak hilabeteak daramatza prestaketa lanetan.

Haien itzalpean jarraitu nahi dute

Lezoko Udalak 26 platanondo kimatu eta lau metro eta erdira murrizteko asmoa zuen.Txosten teknikoek kimaketa ez dela beharrezkoa diote, eta bertan behera uzteko eskatu du Zuhaitzen Lagunak taldeak.

elikadura oiartzun diagnosia

Oiartzunek bere burua elikagaiz hornitzeko potentzialtasuna du

Elikagaiak eta haren ekoizpena ardatz hartuta, diagnosia egin dute. Lehen sektorea, lurren erabilera eta lurren egokitasunarekin mapa osatu dute.

Eskola Agenda 21en ondorioak

Elikadura iraunkorra eta klima aldaketaren gainean arituko dira ikasleak

Eskolako diagnostikoa egin dute ikasleek lehen hiruhilekoan, eta orain, herriko diagnostikoa egiten hasiko dira parte hartzen duten 4.800 ikasleak.

Pala Egokituko txapela, Iraitz Huegunentzat

Legazpin jokatu zuten txapelketaren bigarren jardunaldia joan den larunbatean, giro bikainarekin. Aniztasun funtzionala duten 19 eta 40 urte arteko hamabost kirolarik hartu dute parte.

Sanpedrotarrek barrutian bertan ospatuko dituzte inauteriak

Arratsaldera arteko egitaraua antolatu du San Pedroko Jai Batzordeak. Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dira.

Hasi dira jolasean

Inauteriak ate joka dira, eta astebete falta denean aurkeztu dute atondu duten jai egitaraua, aurten jolas eta jokoetan oinarrituta, herritarrek aukeratu bezala. Indar berezia jarri dutela esan dute aurkezpenean, herritar guztien gozamenerako egitaraua antolatzeko.

ZOZKETA

Xabi Bandini eta Antton Larrandaburu & Bitxiloreaken ostiraleko kontzerturako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak Psilocybenea aretoko leihatilan jaso beharko dira.

Antxotarren batzarra, gaur, Kultur Etxean

Ostiralean egin zen elkarretaratzearen segida izango da gaurkoa. 19:30ean da batzarra.

oarso hiru r

Birgaitze efiziente eta adimendunen saioa, gaur

Oarso Hiru R iniziatiba sortu dute, etxebizitza komunitateetan birgaitze eta efiziente eta adimendunak era integralean eskainiko dituzte.

eskalada

Eskalatzaile adituentzako doako saioa, gaur

Elorsoro kiroldegiko rokodromoan eskalatzaile adituentzako doako saioa eskainiko dute gaur arratsaldean.

Irisgarritasun plana eta greba orokorra, Pasaiako gaurko udalbatzarrean

Donibaneko udaletxean egingo dute zinegotziek ezohiko osoko bilkura, 17:00etan.

Lilatoia badator! Egin korrika Hitza taldearekin!

Martxoaren 1ean 31. Lilatoia izango da eta HITZA taldea bertan izango da. Animatu zaitez parte hartzera!

Aurkeztu dituzte aurtengo Lilatoiaren kamiseta eta abestia

Martxoaren 1ean izango da Lilatoia, eta dagoeneko aurkeztu dute aurtengo kamisetaren modeloa.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-01-27)

Hemezortzi partidatan hartu zuten parte Oiartzungo pilota elkarteko kideek. Horietatik hamarretan nagusitu dira oiartzuarrak.

Gehiago