
Haurren Jai Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu, haurren proposamenak jasota. Ekitaldi guztiak modu telematikoan izango dira.

Indarrean dagoen ingurumen legeria ahalik eta irmoen aplikatzeko eskatu dio Eguzkik udalari.

COVID-19ak sortutako egoera okerrera doala eta, Helduen Tailerrak urtarrilean hasiko dira. Matrikulazio epea azaroan egingo dutela iragarri dute.

Bihar zabalduko ditu ateak, eta gainera, bisita gidatua egingo dute 12:00etan errotan bertan, zein inguruetan eta jarduera bat proposatu dute ibai basoetako espezie autoktono batzuk identifikatzeko eta haiekiko mehatxu garrantzitsuenak —kanalizazioak, espezie exotiko inbaditzaileak ...— ezagutzeko Oiartzun ibaiaren meandroan.

Kulturabirusaren hirugarren asteburua pasatu berritu dute. Hiru biñakaren ekitaldi berria egin dute, baita pasta tailerra, Zituenerekin.

Bederatzigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Kontzejupean egin beharrean, Arraguako pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Lehenengo hiruak, bihar.

98 lagunek mendi itzulia egin dute Iturriotzen hasi eta bukatuta. Presoen salbuespen egoera orokorrarekin bukatzeko eskatu dute.

Unibertsoan oinarritutako "eremu hezitzaile, inklusibo eta dibertigarria" erabilgarri dagoela aditzera eman du Errenteriako Udalak. Adin ezberdinetako haurrek diseinatutako hiru espazio ditu parkeak, bakoitza adin-tarte batentzako pentsatua.

Zintzilik Irratia laguntza eske hasi da, koronabirusaren krisiak eurengan ere eragina izan duelako. "Zozketa mundiala" prestatu dute horretarako.

Osasun Sailak, Osakidetzak eta Eudelek osasun neurriak hartzeko eskatu diote udalari. Ondorioz, zaintza zerbitzua bertan behera geratuko da.

Lezoko konposta guneetara bisita egingo dute adituek ostegunean. 09:00etan hasiko dira herriko bost guneak bisitatzen, segurtasun neurriekin.

COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldean Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera. Azken egunetako joera lausotu egin da, beraz.

Pasa den ostiralean egin zen manifestaldiarekin hasitako bideari "jarraipena emateko asmoz", batzarra deitu dute gaur, 20:00etan, Herriko Plazan. Herritarrak deialdiarekin bat egitera animatu dituzte.

Oiartzungo Udalak 150.000 euro bideratuko ditu COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzen laguntzeko. Ostiralera arte atzeratu dute epearen itxiera.

Orain Ardura ekimenaren izenean mozio bat aurkeztuko dute hilaren 30ean egingo den udalbatzarrean. Herritarrei deia luzatu diete plenoa egingo den Gezala aretoaren aurrean 19:00etan biltzeko.

Izan Bidea dinamikak badiako tontorretara eramango ditu lezoarrak eta pasaitarrak igandean. Preso eta iheslarien aldeko martxak egingo dituzte.

Aurten, beste urteetan ez bezala, hilaren 20tik 26ra Merkatuzarreko aparkalekua zabalik mantenduko da ohiko ordutegian.

Pasaiako Udalak aditzera eman du San Pedroko eskolen eraikinaren irisgarritasuna hobetuko duen igogailu berria instalatzeko obrak amaitu direla.

Ostiraletik igandera bi COVID-19 positibo Oarsoaldean, biak Errenteria-Oreretan. Eskualdeko beste herrietan ez da kasu berririk izan.

Eguzki Oarsoaldeak salatu nahi izan du Donibaneko bizilagunak sufritzen ari diren "utzikeria" egoera, bereziki, Alabortza eta Arrokaundieta inguruetan asteburuetan dauden zabor pilaketengatik.