[Galeria] Auzoz auzo, etxeratze bidea egiten

Dozenaka herritarrek parte hartu dute Sare Herritarraren martxa aldarrikatzailean. Euskal presoen aldarria herriko txoko guztietara eraman dute, auzoz auzo ibili dira.

[Bideoa] Pasaitarrek musika eta kolorea jarri diote aurtengo Euskaraldiari

Pasaiako abeslari eta musikariek sortutako 'Bihurguneak' izeneko kanta aurkeztu berri dute, bideoklip eta guzti. Ska eta hip-hop estiloak uztartu dituzte.

23 entitatek Euskaraldirako ariguneak osatzeko konpromisoa hartu dute

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da Euskaraldiaren helburu nagusia.

Preso gaixoen etxeratzea

Euskal presoen aldeko kilometroak batzera deitu dute

Izan Bidea iniziatibaren barruan ibilaldia egingo du Sare Herritarrak bihar Errenteria-Oreretan.

Madalenak bertan behera uzteko erabakia babestu du Ostarik

Madalenak bertan behera uzteko erabakia babestu du Ostarik, batetik, eta gainera, adostasuna adierazi dute udalak egin berri duen dekretuarekin. Horren arabera, hilaren 21 eta 25aren artean ostalaritza establezimenduen itxiera ordutegia 01:00etara mugatu du.

Erromesik gabeko aterpetxeak

Pasai Donibaneko Santa Ana aterpetxeak ez ditu ateak irekiko hurrengo urtera arte. Pandemiagatik sortutako egoerak bertan behera utzi du aurtengo erromesaldi denboraldi osoa. 2021eko sasoian dute burua.

‘Zentenarioa’, aurten birtuala

'Zentenarioa'-k mendeurrena beteko du aurten, Joxe Mari Iraolak jaiak harekin hastea erabaki zuenetik. Jairik ez da izango, baina bai egitarau birtuala, eta EMKEk ez du hutsik egingo. Lan handia egin du konfinamenduan.

Zaintza lehenetsi dute jaiaren gainetik

Madalenak bertan behera utzi dituzte jai batzordeak eta udalak. Hala ere, online ekitaldi sorta antolatu dute ‘Hau bizipoza’ lelopean, zaintza erdigunean jarrita, ospakizun birtual xumea egin dezaten herritarrek.

Maddi Fernandez bodyboard surflaria. Euskal Herriko 2019ko txapelduna.

"Neska bakarra nintzen mutilekin lehian. Gogorra izan zen"

Bere burua alai eta ipurtarin bezala deskribatu du bodyboard surflariak. COVID-19ak haren jardueran izandako eraginaz eta emakumeek ureko kiroletan duten ikusgarritasun faltaz hitz egin du.

Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira

Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira. Jarduera arduratsuak mantentzearen garrantzia nabarmendu dute.

Jatetxe berria zabaldu dute Fanderiako errotan, Burdinola

Berezitasunen artean, garagardo artisauen bilduma handia eta barazkijale eta beganoentzako aproposak diren hainbat plater eskaintzaren barruan.

Bideoklip lehiaketa abian da

'Zer gertatzen da herrian?' egitasmoarekin Biyurrieneak bideoklip lehiaketa bat antolatu du.

Ibilgailu hibridoa udaltzainek erabiliko dute herri barruko joan etorrietan.

Gizon bat atxilotu dute beste bati labanaz eraso egiteagatik

Zauritua, hasiera batean erasoa gertatutako lekuan artatu bazuten ere, azkenean ospitalera eraman zuten.

Kultur arloko mikroenpresek diru laguntza eskatzeko aukera dute

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman du kultura sektoreko mikroenpresatzat diru-laguntzak abian direla. Eskaerak egiteko epea hilaren 30ean amaituko da.

Izar azpian pantaila erraldoiari so

COVID-19ak baldintzatuta heldu bada ere, ez du hutsik egingo Ozzinema zineklubaren udako zinemak.

Listorreta eremurako sarrera mugatuko du udalak

Aldi batez, 50 aparkaleku plaza murriztuko ditu bertan. Neurriaren helburua, aisialdi eremu hori erabiltzen duten pertsonen eta taldeen kontzentrazio eta kopurua gutxitzea da.

arraztalo lan poltsa

Arraztalo elkartea lan poltsa osatzen ari da

Nekazari lanetan aritzeko langileak bilatzen ari dira, %33 baino gehiagoko desgaitasun onartuarekin. Oarsoaldekoak izan behar dute, eta lanik gabe egon.

Liburuak sinatuko ditu Isa Diazek

Sano Erradikal poema liburua aurkeztu zuen Isa Diaz idazle errenteriarrak hilabete hasieran.

Gehiago