2021/2

Errenteria-Oreretako taberna gehienak ireki dituzte.

Eremu gorrian da Errenteria-Orereta

Eutsi nahi izan dio, baina azkenean Errenteria-Orereta ere eremu gorrian sartu da hamalau egunean 100.000 biztanleko 500 positiboen langa gaindituta asteburuan metatutakoekin. Orotara, 520,21ean du tasa gaurko egunez udalerriak.

ertzaintza

Bederatzi pertsona identifikatu dituzte Oiartzungo hotel bateko festan

Ertzaintzak jakinarazi duenez, larunbat gauean, gela berean zeuden lagunak identifikatu zituen, eta 23 isun proposamen egin.

Mikel Arrieta euskal presoaren lagun batek istripua izan du

Kalte pertsonalik ez zuen jazo Arrietaren lagunak, eta taxian egin zuen espetxetik etxerako bueltako bidaia.

COVID-19aren tasa 1.000tik gorakoa da Lezon

Koronabirusagatik hamahiru kutsatu gehiago atzeman ziren atzo (asteartea) Lezon. Egun bakarrean orain arte jaso den daturik handiena da.

'Hansel eta Gretel' eta 'Gorria' Gezalan

Haurrentzako antzerkia ostiralean da, eta bertsolaritza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna igandean. Sarrerak salgai daude.

Txikipedia, Soinuenea Fundazioaren jakintzarekin elikatuta

Haur eta gaztetxoentzako wikipediako 100 musika tresna ingururen informazioa osatu dute. Udan hasi ziren elkarlanean.

Euskal errepresaliatuen aldeko karteladak, bertan behera behin-behinean

Errenteria-Orereta eremu gorrian den bitartean ez dute, segurtasunagatik, karteladarik egingo.

Biblioteketan ordu aldaketa, bihar

Barne lanak direla—eta egingo dute ordutegi aldaketa haur eta helduen liburutegian.

Lanengatik trafiko aldaketa Urola kalean

Kanalizazio lanak egingo dituzte bertan, eta hori dela eta, Bidasoa eta Urola kaleen arteko bidegurutzea moztuta izango da.

Ostalaritza itxita eta eskola kirola etenda, gaurtik

Udalerriaren itxiera perimetralari, eremu gorrian sartuta, ostalaritzaren itxiera eta kirol jarduerarako neurriak gogortzea gehitu behar zaio.

Lezon, bihartik ostalaritza itxita

Joan den astean eremu gorrian sartu zen udalerria, eta asteburuan 14 positibo atzeman direnez, tasak 740rainoko igoera izan du.

Gehiago