
Igande goizean, Gurutzetik hasita, Oiartzundik zehar ibiliko dira bi gurpilen gainean, Sare Oiartzunek deituta. Plazan bukatuko da.

Bigarren ontzia aurreko aste hasieran portura heldutakoari batu zaio. Biek XIX. mende hasierako ontzi-gudua birsortuko dute 'La fortuna' telesailerako.

Lehen postuak nesken haur eta kadete mailetako ontziek lortu dituzte, eta emakume seniorrentzat izan da zilarrezko domina.

Miarritzeko hilketa salatu dute eguerdian, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta. Indarkeria matxista "lehen mailako arazoa" dela nabarmendu dute.

Hilaren 24ean oreretarrek etxean 'txotx' egin dezaten egitaraua prestatu dute. Lau omenaldi berezi egin dituzte, bakoitzaren omenez sagarrondo bat landatuz.

Oreretako Mugimendu Feministak Miarritzeko hilketa matxista salatu du gaur 13:00etan Gamon Zumardian. Bostogei bat lagun elkartu dira.

"Kazetaritzak hitzekin egiten du lan, eta hitz horiekin ere markatu eta hezten gaituzte", esan du mugimendu feministak.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian, plazan. Gizon batek 75 urteko emaztea hil du.

Udaleko alderdi politiko guztiek adierazpen instituzionala adostu dute aho batez hilketa matxista salatzeko; mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du udalak.

Herri Musikaren Txokoak eta Abaraxkak antolatzen duten kontzertu didaktikoen dinamikan hurrena Arkaitz Miner biolinistak emango du, bihar.

'kantugiLtza' solasaldi musikatu zikloaren antolatzaileek Arizmendienean bertan salduko dituzte sarrerak. Pertsona bakoitzak bi sarrera har ditzake gehienez.

Udalaren "axolagabekeria" ikusita, aurrerapausoa eman du Tren Berriaren Plataformak. Gaur berriro elkartuko dira, 20:00etan, Gure Zumardian.

Munttarperen eta Jaixkiren talde nagusiek Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute. Allerruren gizonen taldea Irunen ariko da, emakumeena Plazetan.

Sare sozialen bidez zabaldu zuen atzo Sortuk, 30 urtetik gorako erbestealdiaren ostean, Joseba Sarrionandiak eta Agustin Azkaratek euren familiak bisitatu dituztela Euskal Herrian.

Elkarretaratzera deitu du bihar sindikatu abertzaleak Iruñeko LABeko kideen atxiloketak salatzeko.

Izaskun Gomezek sare sozialen bidez jakinarazi du edadetuei deiak egiten ari direla mina baretzeko produktu bat eskaintzeko.

'CircularTrans' proiektuan interesa duten enpresek Mondragon Unibertsitatearen eskutik doako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.

Lehenik haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta ondoren familientzako umorezko film luzea. Doan dira, baina gonbidapena behar da.

Sektore publikoko langileak grebara deituta daude, biharko. Etxez etxeko zerbitzu batzuk bermatu ditu udalak, eta ikastetxeetarako sarrera.