
Irailaren 30 arte zabalik dago Velascoko babes ofizialetako etxeen zozketan izen emateko epea.

Atzo Espainiako Gobernuak, behin-behineko langileen baldintza administratiboak aldatzeko dekretua onartu zuen.

Ordu erdiko ikuskizuna da EMKE Musika Bandak eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak ondu dutena. Gaur bi emanaldi egin dituzte eta 25ean, lau emanaldi izango dira. Guztietarako gonbidapenak agortuta daude.

Osakidetzak jakinarazitako txostenaren arabera, bederatzi oiartzuar hil dira COVID-19agatik. Hilezkortasun tasa %1,1 da.

300 abesti proposamen baino gehiago jaso dituzte. Horietatik aukeraketa egin eta hamar hautatu dituzte, zortzi euskaraz. Entzungai daude Spotifyn.

Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta bederatzi ontzik hartuko dute parte. 17:30ean hasiko da estropada, Pasaiako uretan.

Bigarren urtez jarraian ez da madalenik izango pandemia testuingurua dela eta, keinu polita gaurko egunari udalak egin diona. Lekuona Fabrikako paneletan, dotore, erraldoi eta buruhandien konpartsa.

Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.

Jarduerez gain, txangoak ere egiten ari dira udalekuetako haurrak.

Atzo jokatu zituzten Piztu Lezok antolatutako lehiaren lehen kanporaketak. Hurrengo lehiak bihar, eta hilaren 27 nahiz 29an jokatuko dituzte.

Hilaren 23tik 24ra ibilbide aldaketa egin beharko du Irundik Donostiara GI-636 errepidetik joan nahi duenak, lurra birgaitzeko lanen ondorioz. Hilaren 24tik 25era kontrako noranzkoan izango du eragina.

Uztailaren 31n Donibaneko eta Antxoko irteerak itxiko dituzte Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa igaroko den orduetan; egunean bi aldiz.

Udalak ez du jairik antolatu, dena dela, kultura ez da faltako Donibaneko jaiak izango zitezkeen egunetan. Bihar hasi, eta hilaren 31n amaituko da egitaraua.

Mikel Antza idazlea bertan egongo da, eta aurkezpenaz gain, afaria ere antolatu dute.

Urtekariak ohiko atalak izango ditu. Bildumako aurtengo zenbakia Beloaga gazteluari buruzkoa izango da, Joxemari Iturriotzek idatzitakoa.

Lleidan izan diren 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan ohorezko postuak lortu dituzte biki sanjuandarrek. Euskadiko rankinean aurre-aurrean daude.

Atzo zenbatutako COVID-19 positiboekin, 400eko langa gainditu du Errenteria-Oreretak eta eremu gorrira pasa da azken orduetan.

Joanes Lopez Zeraingoaren bizitza kontatzen du sortzaile lezoarrak atzo aurkeztu zuen nobelan: inkisizioaren sutan hil zen, 1530ean.


Iazko "atsedenaldiaren" ondoren, esku pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea zabalik da. Txingurri tabernan dago zerrenda.