
Euskal garagardoen salmentarekin bildutako dirua Ziburuko ikastola babesteko izango da.

Sare Herritarra: "Afera bere lekuan jarri eta aurrerapausoak emateko hausnarketa egiteko baliogarria izan da".

Prototipo esperimentala da eta mugikortasun adimentsuan esperimentatzeko aukera izango da. Proiektu irekia da, izan ere, hezkuntza eta enpresa sistemen esku geratuko da.

Oiartzuarrak Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuen joan den hilaren 6an Hondarribian, hirugarren aldiz jarraian gainera. Hurrengo erronka, sueltoan txapela eskuratzea.

Gaurtik hasita zapi eguneko epea izango dute merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko enpresa eta saltokiek izena emateko.

Lau hamarkada baino gehiago patroi lanetan egin ondoren, Lujanbiok bukatutzat eman berri du bere jarduna. 24 urte zituela jo zuen goia, Kontxako Bandera irabazita.

Egutegi solidarioa salgai du Juneren Hegoak elkarteak, eta aurten kolaborazio berezia izan du. Bildutako diru guztia elkartearentzat izango da, egiten duen ezinbesteko lanarekin jarrai dezan.

Elkarretaratzea egin zuten atzo ikasleek eta langileek, beltzez jantzita, "ospakizun eguna ez zelako atzokoa, aldarrikapen eguna baizik".

Ahots gozo eta begirada biziko pertsona da psikologo oiartzuarra. Berarekin tertulian aritzea atsegina eta txoil erosoa da. Bestelako kontu frankoren artean, beldurrak egungo gizartean eta norbanakoetan eragiten duenaz hitz du; gaiarekiko irrika ez ezik, jakinduria gaitza daukala argi utzi du.

Atzerritik laguntzarik gabe iritsi ziren gazteak protagonista bilakatu, eta haien ahotsak taularatuko dituzte bihar, 20:00etan, Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan. Ados konpainiak gidatu du prozesua.

Abenduko zubian, asteartean Pasai Donibaneko HAZ bulegoa izango da irekita egongo den bakarra. 9:00-14:00 artean egongo da zabalik.

Pasaiako Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ‘Betikoa gertukoa’ kanpaina abiarazi du, euskaraz kontsumitzeak duen balioa aintzatesteko. Tokiko lau merkatarik euren testigantza eman dute.

Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopeneko guneetako hamabi lagin hartu zituzten, eta urteko azken bisita abenduaren 14an egingo dute.

Gaurko Euskararen Nazioarteko Egunerako testu bateratua atera dute ordezkaritza duten bi alderdiek, 'Euskara lanabes, aro berrirantz' izenpean.

Gaur, abenduak 3, ospatzen da nazioartean Euskararen Eguna. Horren karietara, adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak.

Herriko enpresa txiki eta ertainetan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko asmoz sortu zuten iaz. Euskarri ezberdinen bidez hizkuntza kudeaketaren gaineko informazioa eman dute bertan.

Prebentzio lanak egiten dabiltza suhiltzaileak sutea izan zen Biteri kaleko eraikinean. Bertako estalkia egokitzen ari dira.

Mikel Mendizabalek azken urteetan bildu eta zabaldutako dokumentuak eman dizkio udalari. Mendizabalek «herriko ondarea biltzen eta dokumentatzen egin duen lan izugarria» eskertu du udalak.

Txerrimuñon pintxo-potea, jokoak eta kontzeertua izango dira 19:00etatik aurrera. Lezoarrak bertaratzera animatu dituzte.