
Martxoaren 13an emango dute bigarren proiekzioa. Gonbidapenak online lor daitezke, edo bihartik aurrera udaletxeko sarreran.

Otsailarekin batera, Landarbaso Trail mendi lasterketarako izen ematea zabaltzea tokatuko litzateke, pandemiak baina, beste urtebetez, lasterketa hori bertan behera uztea ekarri du.

Bere leihotik irudia betikotu du Carlos Bayon Fernandez errenteriarrak, eta HITZA-ko irakurleekin partekatu.

Erasoaren aurrean, elkarretaratzea deitu du biharko LAB sindikatuak. 12:30ean egingo dute bilkura Gurutze Santuaren plazan.

Ostegun iluntzean norbaitek hormigoi freskoa zapaldu zuen, eta lana berriro egitera behartu. Zubian zein bidean bota dute hormigoia.

Kaputxadun gizona Trintxerpen atxilotu dute, suhiltzaile aizkora bat eskutan hainbat gazteri segika zebilela, horiek ihes egiten zuten bitartean.

Denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu dute mutilek. Zarautzi irabazita, jokoan izan diren sei puntuak lortu dituzten bakarrak dira.

Victor Fernandez Otxoa lezoarra omendu dute gaur Lezon. Datorren larunbatean, hilaren 27an 40 urte beteko dira Batallon Vasco Españolek lanean ari zen Hernaniko Benta Berri tabernan bizkarretik tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela zaurien ondorioz. Hamalau urte geroago hil zen, atentatuak eragindako sufrimendu eta ondorioengatik.

Mindara Gipuzkoako Aniztasun Funtzionala duten pertsonen elkarteak hamar urte bete ditu. Pandemia testuinguruak baldintzatuta, argazki erakusketa antolatu dute ospatzeko.

Euskal Herria plazako zuhaitzak "ezkutuan kimatu" dituztela-eta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Gurutze Santuaren plazan hainbat herritarrek.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen apirileko proposamena igandean izango da. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

Pasaiako elkarteek udalarekin, aldundiarekin edo Jaurlaritzarekin online harremanetan jartzen ikasteko formakuntza eskainiko dute datorren astelehenean.

Bi lokalek gaur ireki dituzte ateak, Antxo eta Trintxerpen. COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko aholkugintza eskainiko diete enpresariei.

Oarsoaldeko Bulego Teknikoak sektore horietako enpresak laguntzeko zerbitzua ematen du, tarten ikastaroak eta dinamizazio saioak daudelarik.

Gipuzkoa Natura eta Ingurumen Zinemaren I erakustaldiaren barruko bi film proiektatuko dira Niessen Kulturgunean. Bihar (hilak 14) eta hilaren 20an izango dira bi film emanaldiak.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak jarritako erronka zazpigarren astean sartuko da. Aste honetako hitza 'marru' izango da.

Olatukoopek antolatu du zikloa hiru saiotan. 22 lagunera mugatuko da aforoa saio bakoitzean eta izena eman behar da aurretik.

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan, Juanba Berasategi aretoan doan eskainiko dute pelikula 17:30ean hasita. Aurretik gonbidapena eskuratu behar da.

Bigarren aste ia osoa eremu gorrian pasatzeak ondorioak izan ditu bisitari kopuruan. Lehenengo asteko bisitarien erdia, bizkaitarrak.

Futbol taldeek oreka mantendu dute: lau garaipen eta lau porrot. Eskubaloian bik irabazi eta batek galdu. Gainontzeko kiroletan, atseden.