Epaitegiek eremu gorriko ostalaritza guneak irekitzea baimendu dute

Behin-behinekoa da erabakia, auziaren muina aztertu artekoa. Irun, Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzun daude Oarso Bidasoan eremu gorrian.

haurtzaro txikizioak 2021

Haurtzarok ikastolako jolastokiko txikizioak salatu ditu

Jolastokiko gune bateko egurrezko hesia hautsi dute. Ikastola "herriari irekita" dagoela esan dute, eta egunerokotasunean haurrak jolasten direla.

Herri Babesareak bigarren foru ibiltariari ekingo dio bihar

Egungo egoera aintzat hartuta, birtuala izango da foroa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bederatzi udalek hartzen dute parte sare horretan, tartean, Errenteriakoak.

Gizon bat atxilotu dute Pasaian, indarkeria matxista leporatuta

Pasaiako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean eta emakume bat inputatu, elkarri lesioak eragitea egotzita.

intxixuak

Intxixu eta basandereei luzeegia egin zaie Kataxuloko konfinamendua

Ihoteak ez dira ohiko moduan ospatu, baina festetako protagonistak herriko auzoetara jaitsi dira igandean, sorginekin elkartuta.

COVID-19aren tasak: Pasaian behera, Oiartzunen berdin, eta Lezon nahiz Errenterian gora

Edonola ere, asteburutik astebururako alderaketa baikorra da: urtarrilaren 29tik 31ra 106 kutsatu izan ziren Oarsoaldean; otsailaren 5etik 7ra, 79.

[Erreportajea] Errautsetatik berpizteko etena

San Pedro Albaolarekin lotzen du Ondartxo pasealekuak, eta hura mozteak bideak itxi dizkio faktoriari. Pandemiak eta neguak ere eragin dutenez, behin-behinean itxi dute Albaola.

Pentsioen kontura negoziorik egitea ez dute onartuko

Pentsio sistema publikoa babestera deitu dute; elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 12:00etan Herriko Plazan.

Kontzentrazioa egingo dute, ostalariak 'itotzeko zorian' daudelako

Bihar -asteartea- 11:30ean Pasaiako udaletxe aurrean elkartuko dira, ostalariei elkartasuna adierazteko asmoz 'SOStalaritza aurrera' lemapean.

Ate Irekiak Oiartzon, ikastola lehen eskutik ezagutzeko

Batxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula epea ireki aurretik, Ikastola ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Oiartzok.

Lezoko Unibertsitatea, Cartujan

Udaleko ordezkariek herriko bandera eman diote Realari, apirilaren 3ko Espainiako Kopako finalean txuri-urdinak babesteko.

Biodibertsitateaz gozatzeko Aste Santua prestatu du Materrek

Guztira sei ekintza antolatu dituzte: Jaizkibelgo itsaslabarretara bisita, antxoa kontserba tailerra eta zetazeoen begiztatzea, besteak beste.

arnasa gara oiartzun

[Bideoa] Euskara delako arnasguneen postalik ederrena

Pasa den astean jarri zuten martxan 'Arnasa gara' kanpaina, arnasguneak aintzatetsi eta hizkuntza ohiturei buruz kontzientziatzeko.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Ipuin batean bezala

aixa

Oiartzuerazko hitzarekin memeak 'aixa' egiteko astea da

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen hirugarren proposamena 'aixa' hitza da. Edukiak sare sozialetan partekatzera deitu dute.

kirolak oiartzun

Kirol jarduerak antolatzeko diru laguntza eska daiteke

Gaur hasi eta ekainaren 30era arte, 2021ean kirol jarduerak antolatu edo antolatuko dituzten elkarteek eska daitezke. 10.000 euro banatuko dituzte.

'Lost in traslation' , emakumeek zuzendutako filmen zikloa ixteko

Filmarekin gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen onenaren Oscar sarietarako edizio berean  izendatu zuten lehen emakumea izan zen Sofia Coppola.

intxaurrondoa ibargain

Hildakoak oroitzeko intxaurrondoa larunbatean landatuko dute

Ibargain parkean landatuko dute intxaurrondoa. Zuhaitza han sartzearekin batera, musika emanaldia, ipuinak eta beste egingo dituzte.

Oarsoaldeko Ernaik mendi martxara deitu ditu gazteak

Apirilaren 3rako (larunbata) deitu dute ibilaldia Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko dira partaideak, Bianditz aldera.

Gehiago