[Galeria] "Zer egiten dut txiste matxistak entzuten ditudanean?"

Azaroaren 25aren karietara, kanpaina anonimoa abiatu dute Pasai Antxon. Barrutia indarkeria matxistaren gainean hausnartzeko mezuz josi dute.

Maite Santamaria Tejedor, psikologoa

[Elkarrizketa] “Atetik sartu eta espazio seguru batean daudela sentitzen dute”

Indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntza psikologikoa ematen diete Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean. Tamalez asko dira harengana jo dutenak: «Itxarote zerrenda dago».

Hitzetatik ekintzetara jauzi egitea hil ala bizikoa delako

Panorama iluna, urtarril eta irail bitartean Oarsoaldean, eta Irun nahiz Hondarribian jasotako eraso matxistek gurean utzi dutena. Iazkoekin alderatuta, %23,27 egin dute gora indarkeria matxistagatik jarritako salaketek.

Kaleratzeak saihesteko irtenbide bila

Errenteriako kiroldegietako langileak borrokan ari dira azaroan. BPXporten eta udalaren arteko egoera desblokea dadila eskatu dute.

Hauspoa eta arnasa euskarari

Programazio zabal eta bateratuarekin heldu da Euskararen Eguna Errenteria-Oreretara. Horren erakusle argiena, atzo arratsaldean Xenplar bertsolariaren omenezko eskultura aurrean  herriko hainbat eragileek eskaini zuten agerraldi jendetsua.

Eduki babestua

[Erreportajea] Haur eta nerabeen ahotsa entzun dadin

Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da bihar mundu osoan. Pasaiako gazteek euren nahietara egokitutako udalerria eraikitzeko Eskubidean planari esker gaurdaino egindako ibilbidea ez da laburra; horren berri emateko podcasta sortu dute.

[Erreportajea] Bide berri bati ekiteko atzean utzi beharrekoa

Indarkeria matxistak eta bazterkeria egoerak zigortutako zortzi emakume bizi dira Pasaiako Itsas Etxean. Epe ertaineko egonaldiak eurak ahalduntzea du helburu, kanpoan «bizitza berri bat hasteko».

58 miloi euro pandemiaren ondorioei erantzun eta herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko

Arlo estrategiko guztien gastu programek gora egin dutela. Inbertsioetan, inoizko apustu sendoena egin du gobernu taldeak, %70aren igoerarekin.

Maider Ronquete eta Franco Cavalleriren ahots eta doinuek hartuko dute basilika

Duela urte eta erdi programatutako emanaldia zen Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak eman behar zutena Madalenaren basilikan. Moldatuta dator orain.

Elkarren ondoko hirugarren garaipena Gaizka Lopezentzat

Eskola Kiroleko piraguismoko hiru lehiatik hirutan urrea erdietsi du Pasaia Kayakeko palistak. Orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu klubak.

Oiartzungo Doneztebe plaza

Bigarren eskuko azoka egingo dute Haurtzaroko ikasleek asteburuan

Ikasturte amaierako bidaiarako dirua bildu nahi dute DBH 4. mailako ikasleek. Gaur, bihar eta etzi egingo dute azoka, Done Eztebe plaza.

Auzo batzarrak Galtzaraborda eta Fanderian

Bilera horietan parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei.

Azaroak 25, Pasaian. "Zenbateraino zara konplize?"

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izaki, udalerriko plaza nagusiak bete zituzten atzo iluntzean. Norberaren erantzukizunean jarri zuten gakoa.

Odola ematera deitu du Lau Haizetarak

Merkatuzarren egingo dituzte odol emateak 17:00etatik 20:30era ostegunean.

[Erreportajea] Taldean aurrera egitea baino hoberik ez da

Emakume korrikalarien taldearen lehen saioa egin dute astearen hasieran. Hogei bat izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak. Ilusioz eta taldean ekin diote kilometroak pilatzeko egitasmoari.

Agerikoa, zein ezkutuko indarkeria matxista bistaratu dute

Indarkeria matxistaren muturreko ondorioek, lazgarrienek izaten dute oihartzuna, baina indarkeria matxista egunero, uneoro gertatzen da, hamaika modura. Horiek guztiak identifikatzeko lanketa egin dute Orereta Ikastolako ikasleek.

Beldurrik gabe bizitzeko aldarria, Bizarainen

Indarkeria matxistaren erpin guztiak agerian jarri dituzte Bizarain Ikastetxe Publikoko DBHko ikasleek gaur.

Urre bat, zilar bat eta bi brontze pasaitarrentzat Bizkaiko Eskola Jokoetan

Bizkaiko Eskola Jokoen piraguismoko hirugarren eta azken proban medaila uzta oparoa erdietsi du Pasaia Kayakek. Oinatz Alonso garaile izan da bigarrengoz.

'Sinismenak gizarte laikoan' hitzaldia gaur

Marcos Zapian Agirre filosofoa arituko da gaur 19:00etatik aurrera Reina aretoan.

Indarkeria matxista aho batez arbuiatu du Pasaiako Udalak

Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak adierazpen instituzionala argitaratu du Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Gehiago