Pasaia Musikalek doinuz blaituko du Trintxerpe larunbatean

Musikaren patroi den Santa Zezilia egunaren karietara (hilak 22), kalera aterako dira soinujoleak Musikalean iniziatibari esker.

Larunbateko sagardotegia atzeratzea erabaki du eskualdeko Mirentxin-ek

COVID-19aren hedapenari aurre egiteko ezarri berri diren arauek bultzatu ditu sagardotegia atzeratzera. "Zentzuz" jokatu nahi izan dutela diote, eta aurrerago "larunbat honetakoa baino hobea" antolatuko dutela.

Neurrira jositako soinu banda

700. urteurrenaren harira sortutako 'Herri Taupada' obra estreinatuko du Musika Bandak ostiralean Santa Zezilia kontzertuaren barruan. David Rivas konpositoreak konposatu du.

Zuzendaritza batzordea berritu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak

Xabier Isasa izango da presidente berria. Antxon Korman, Josetxo Aranburu eta Jose Manuel Oiarbidek bukatutzat eman dituzte euren zuzendaritza lanak.

Kalitatez eta kopuruz gainezka dator Film Laburren Jaialdia

Aurreko urtean pandemiak eragin bazion ere, aurten eragin hori desagertu edota normaltasun berrira egokituta heldu da Film Laburren jaialdia.

Saneamendurako proiektua osa dadin exijitu du EH Bilduk

Herri proposamenarekin bat eginez, hiru eskakizun nagusi egin dizkio koalizio abertzaleak egungo proiektuari: sare integrala, gasa eta epeen murrizketa.

27. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, haur eta nerabeentzat

Haur eta gazteentzako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo da, hurrengo astean

Haur eta gazteei zuzendutako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia berriz antolatu dute iazko geldialdiaren ondoren. Guztira bost konpainia igoko dira taulara, bost goizetan zehar, datorren azaroaren 22tik 26ra.

Lezok badu berdintasun plan berria

Atzo aurkeztu zuten planak 2025era arteko iraupena izango du. Eragiteko lau ardatz nagusi ditu, eta horiek 50 ekintza zehatzekin gauzatuko dituzte.

Etxeko langileen eskubideak bermatzeko saretzen

Etxeko langileen eskubideen aldeko mugimendua indartzea izango dute erronka larunbateko jardunaldiarekin.

Katerin Artolak oiartzuarrei eskaini die etxean gordeko duen garaikurra

Hirugarren aldiz jarraian irabazi du Euskal Herriko Aurresku Txapelketa. Patxi Epelderen garaikurra bere etxean gordeko du, udaletxean beharrean.

Koldo Mitxelena Institutuko ikasleak elkarretaratzea egiten Azaroaren 25aren harira gaur.

Matxismoak egunero hiltzen duela salatu dute

Ez dute hutsik egin, ikasleek ere bat egin dute Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin eta bere egonezina agerian utzi dute.

COVID-19a: ehundik gora positibo Oarsoaldean astelehenetik asteazkenera

Tasari erreparatuta Lezon bizi da egoera okerrena, 888ko tasarekin. Errenteria-Oreretan 52 kasu gehiago atzeman dituzte aste honetan.

Inoizko aurrekonturik handiena onartu du udalbatzak

Azaroko ohiko plenoa egin zuten atzo. Besteak beste, Udal Aurrekontu Orokorra onartu zuten; 2022koa iazkoa baino %3,4 handiagoa izango da.

IRITZI EMAILEAK. URTZI URKIZU ADRIAN. LEZO.

Haiek kaka diote, guk amen

Euskarazko tokiko hedabideak, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzaren laguntzetatik kanpo

Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.

IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Bi ez da lauren erdia

"Mundu sentsorial batean" barneratuko ditu herritarrak Xabi Lopez Jabatok

Iazko geldialdiaren ostean bueltan da Metamorfosi II teatro fisiko laborategia. Bigarren honetan animalietatik abiatuko dira eta pertsonai komikoen bilaketa izango da ardatza antzerkigilearen arabera.

Tailerra eta pista jolasa Ibaiaren Etxean

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxeak) udazken eta negurako prestatu dituen ekintzak aurkeztu ditu.

XXXVII. Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren irabazleak.

Gaurtik eman daiteke izena Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Girizia elkarteak jakinarazi duenez, abenduaren 15a izango da apuntatzeko azken eguna. Partidak Madalensoron jokatuko dituzte.

Trintxerpetik San Pedrorako erreia moztuta egongo da gaur eta bihar gauean

Mozketak Euskadi etorbideko noranzko bakarrari eragingo dio, eta gaualdean (21:30a inguruan) hasiko dira trafikoa kale nagusitik desbideratzen.

Gehiago