
Astelehenean emakume bat eraso zuen gizon batek Nafarroa etorbidean eta labaina batekin zauritu lepoan.

Otsailaren 28ra arte egin daitezke eskaerak. Hobari eta salbuespenak egikaritzeko baldintzen berri eman du Oiartzungo Udalak.

Oarsoaldea Garapen Agentziak doako atari digital berria jarri du martxan eskualdeko ahultasun energetikoari aurre egiteko.

Osasun krisialdia dela eta, ez dute irekiera ekitaldirik egingo jende pilaketak ekiditeko, baina udaleko hainbat ordezkari politiko eta tekniko bertaratuko dira.

Oposizioko alderdiak ezinegona adierazi du PPAko presidenteak San Pedroko eraikinaren gainean eginiko hainbat adierazpenen harira.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken txostenean gorriz markatu dute udalerria, 508,31ko tasarekin. Atzo zortzi PCR positibo zenbatu zituzten.

Herriko ondarea ezagutzera emateko hamabi desafio dinamiko proposatu dizkie 'Sanjuandarren oroimena' taldeak bizilagunei.

Talde gipuzkoarrak asteburu honetan estreinatu du bideoa, 'Hemen herensugeak daude' diskoaren bigarren single gisa. Hurrengo kontzertuak iragarri dituzte.

56 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak erasoa egotzita, eta hilketa saiakera leporatu dio.

2021ean kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragile eta norbanakoek Udalaren diru laguntza eskatzeko epea irekita dago, hil honen 31 arte.

16:30ean haurrentzako animaziozko film luzea emango dute, eta 19:00etan 'Bideak' dokumentalari emango diote tartea.

Hilaren 10era arte bidal daitezke irakasle ordezko izateko curriculumak. Haur Hezkuntzako gradua eta euskara gaitasunak izan behar dira.

Batzarrerako sarbidea eskuratzeko ohiko bideetatik jarri behar dute harremanetan EH Bildurekin interesdunek.

Xake taula osatzen duten harlauzak jarri dituzte, baita hiru-marran jolasarena ere.

Altzate Bizirik plataformak Altzate eremuan eraiki nahi dituzten etxebizitzen inguruko erakusketa egin zuen larunbatean Foru plazan; espekulazioaren aurka eta berdeguneen alde egitera deitu dute.

Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak azaldu du euren proposamena eta Adifena konbinagarriak direla, "borondate" kontua dela biak aintzakotzat hartzea.


Ludotekan ospatu zituzten ihoteak, jolasak edo intxaurrondoari buruzko parte hartze prozesuarekin osatu dute bideoa.

Labore Txingudiren produktu sortak badu jabea.