'Aukerak sortzen' prozesua azken saiora heldu da

Ostegunean egingo dute hirugarren eta azken saioa eta antolatzaileen esanetan bereziki interesgarria izango da.

Izaskun Gomez: "Ezingo genuke Antxo itxi, nahiko bagenu ere"

Egoera epidemiologikoa aztertzeko bildu da Larrialdi Taldea. Eremu gorrian sartuz gero, murriztapenak udalerri osoan ezarriko lirateke ostiraletik aurrera.

labore oarso lau urte

Hasierako helburuak beteta, bigarren fase batean sartuko da Labore

Labore Oarso orain dela lau urte jarri zen martxan. Larunbatean batzar nagusia egin zuten, eta pisuzko erabakiak hartu zituzten, etorkizunari begira.

Vicente Vadilloren omenezko 'Ur Handitan', gaur

42 urte beteko dira aurtengo ekainean  Vicente Vadillo Francis hil zutela. Antonio Cava Espainiako Polizia Nazionalak hil zuen Iztietako Apolo dantzalekuan tiroa jota. 

garagardoa

COVID-19aren eragina jasan duten ostalariek diru laguntzak eska ditzakete

Udalak emango duen bigarren diru laguntza izango da, 800 eta 1.350 euro artekoa. Hilaren 22a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren absoluzioa eskatuko dute ostegunean

Ernaik elkartasun agerraldia antolatu du ostegunean 19:00etan Herriko Plazan bi gazteen kontrako epaiketa saltzeko.

Saguzarren gainekoak ezagutuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek.

Hamasei saguzar espezie identifikatu dituzte herri inguruan

Saguzarren inbentarioa egin du, lehen aldiz, Errenteriako Udalak. Galzorian diren bi espezie topatu dituzte Errenteria-Oreretan.

urmendi 2021

Urmendin aurrematrikulazioa egiteko epea zabaldu dute gaur

2019an jaiotako haurren gelen aurkezpen eta ate irekien jardunaldia egingo dute bihar arratsaldean. Aldez aurretik eskatu behar da txanda.

Pasaiako futbolariek ez dute asmatu asteburu honetan

Hamaikako taldeak hutsean berdindu du etxeko lehian, esperotako hiru puntuak lortu ezinik. Areto futbolekoek gol batengatik galdu dute Elorrion.

Juan Manuel Inziarte 'Buto' euskal presoa El Dueso espetxera gerturatu dute

Topasetik (Salamanka) El Duesora (Kantabria) lekualdatu dute preso oreretarra. Errenteria-Oreretatik 175 kilometrora dago orain.

santuseneko biribilgunea

Udaleko langileek Elizaldeko hainbat toki txukundu dituzte

Santuseneko biribilgunean eta Elorrondo kaleko hainbat aparkaleku berriro margotu dituzte.

Ehiza larriko beste lau uxaldi egingo dituzte

Ehiza denboraldia hasi zenetik, beste hogei uxaldi egin dituzte Errenteria-Oreretako eremuetan.

Lezoko kaleetan emakumeen izen gehiago nahi ditu PSE-EEk

Lezoko PSE-EEk egin duen azterketa lanaren arabera, herriko 48 kaleetatik bakarrak darama emakume baten izena: Agustina Lizarazu kaleak.

madalenaren basilika

Zaintzako lanak aitortzeko mobilizazioak egingo ditu LABek

Bihar, asteartea, Pasaiako eta Errenteriako udaletan zaintza lanak aitor daitezen eskatzeko idatzia erregistratuko dute sindikatuko kideek.

78 kilogramo zabor bildu dituzte goiz batean Alabortzan

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatutako bilketan atzemandako hondakin ugarienak litxarrerien poltsak izan ziren, besteak beste.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2021-03-01)

Oiarpeko pilotariek bederatzi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietatik lautan nagusitu dira.

Ostiral, larunbat eta igandean, bederatzi kutsatu Oarsoaldeko herri guztien artean

Lezo eremu berderaino iritsi da, hau da, 100.000 biztanleko tasa 50etik beherakoa da. Beste herrietan ere beherakada nabarmena izan da.

Asteburuko partiden emaitzak: sailkapenean behera egin dute

Antxo AF-k galdu eta Pasaia KE-k berdindu egin dute asteburuan. Euren multzoetako sailkapenean gora egiteko jardunaldi bat dute aurretik.

Gehiago