Lezoko udan, hogei kultur ekitaldi

II. KIlometro Lezo abuztuaren 13an hasi eta irailaren 11n bukatuko da. Ostiral eta larunbatero, bina kultur ekitaldi izango dira Herri Eskolako jolastoki estalian, doan.

Proposatutako 18 gaiak onartu dituzte ohiko udalbatzarrean

Bi abstentzio egon diren arren, proposamen guztiak aurrera joan dira. Horien artean, kultura oinarrizko ondasun izendatu dute.

hiru biñaka

Oiartzunen sormena puri-purian dagoela erakutsiko du hilaren 31ko azokak

Herriko sortzaile gazteen ikuskizunak ikusi ahal izango dira eliza inguruan, arratsaldez; egun osoan, berriz, Euskal Herriko artisauena.

Torrekuak hartuko du behin-behinean Badalab, euskara biziberritzeko iniziatiba

Datozen hilabeteetan abiatuko dute Badalab Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean. Euskal Herriko mugetatik harago erreferentzia bilakatzeko bokazioa garatuko du hasieratik, aitzindaria baita nazioartean.

Babes ofizialeko etxeak zozkatzeko oinarri berriak onartu dituzte

Irailaren 30 arte zabalik dago Velascoko babes ofizialetako etxeen zozketan izen emateko epea.

Xanti eta Maialen dantzan Lekuona Fabrikan musika bandarekin.

[Bideoa eta galeria] 2022koak erraldoiak izango dira

Ordu erdiko ikuskizuna da EMKE Musika Bandak eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak ondu dutena. Gaur bi emanaldi egin dituzte eta 25ean, lau emanaldi izango dira. Guztietarako gonbidapenak agortuta daude.

anbulatorioa oiartzun

Oiartzuarren %7,44k eman du positibo pandemia hasi zenetik

Osakidetzak jakinarazitako txostenaren arabera, bederatzi oiartzuar hil dira COVID-19agatik. Hilezkortasun tasa %1,1 da.

oiartzun uda musika 2021

Oiartzungo udarari soinu banda jarri diote

300 abesti proposamen baino gehiago jaso dituzte. Horietatik aukeraketa egin eta hamar hautatu dituzte, zortzi euskaraz. Entzungai daude Spotifyn.

Errenteria Hiria ikurrina, larunbatean

Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta bederatzi ontzik hartuko dute parte. 17:30ean hasiko da estropada, Pasaiako uretan.

antzerki eskola

Antzerki eskolan matrikulatzeko epea, irekita

Hilaren 15era arte eman daiteke izena. 2021-2022 ikasturtean ere eskaintza zabala izango du antzerki eskolak. Saioa Aizpurua eta Lur Korta izango dira irakasleak.

Antxotarrek odola emango dute datorren asteazkenean

Ohi bezala, kultur etxean egingo dute odola emateko saioa. 16:30ean hasiko dira eta 20:10 aldera bukatzea aurreikusi dute.

helta

Bihar izango da Heltan izena emateko azkeneko eguna

2021-2022 ikasturtean hogei ikastaro gehi beste bi saio eskainiko dituzte Helduen Tailerrek. Urrian hasiko dira ikastaroak.

'El Conquis'-eko Yancik "euskararekiko motibatu" ditu Lizeoko ikasleak

'El conquistador del Caribe' abenturazko saioaren finalista oreretarra Pasaia-Lezo Lizeoan gelaz gela ibili da gaur goizean.

Talentu teknologikoa sustatzeko bi diru laguntza eman dituzte

Oarsoaldea Garapen Agentziak, aldundiak lagunduta, 7.000 eta 5.500 eurorekin finantzatu ditu Axier Uriberen (lehena) eta Pablo Alagon eta Gorka Arzanegiren (bigarrena) proiektuak.

Mikel Arostegik ez du San Pedroko entrenatzaile karguan jarraituko

Esker ona adierazi dio arraun elkarteak prestatzaileari, taldean emandako hamaika urteetako "dedikazio, konpromiso eta profesionaltasun osoagatik".

hiu biñaka bigarren saioa

Hiru Biñakaren bigarren saioa biltzen duen bideoa, ikusgai

Uztailaren 30eko saioak ikus daitezke Youtuben: Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon; Txilly eta Karen Muñoz; eta Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal.

'Ilargi guztiak' filma emango dute datorren ostiralean Donibanen

Herriko plazan izango da herriko Jai Batzordeak antolaturiko kaleko zinema saioa, 22:00etan hasita. Ez da gonbidapenik beharko bertaratu ahal izateko.

Bikuña, Gude eta Etxebesteren aldeko ekitaldia "gaitzetsi" du PSE-EEk

Felix Bikuña, Pablo Gude eta Rafa Etxebeste errenteriarren alde egindako ekitaldi baten harira haserrea azaldu du Errenteriako PSE-EEk.

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago