Gure Eskuk eta Assembleak uztailaren 10ean "mobilizazio handi" bat aurkeztuko dute

Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeek, askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde elkarrekin antolatutako lehen mobilizaziora deitu dituzte herritarrak.

hemenguk

[Bideoa] Oiartzungo hogei ekoizleren produktuak ikusteko aukera, bihar

HemenGuk egitasmoaren lehenengo ekintza bihar goizekoa izango da. Horrez gain, udaleko eta ekoizleen ordezkariek sakonago azaldu dute zer den.

Hiri paisaian ere arrastoa utziko du 700. urteurrenak

Idoia Beratarbide artista oiartzuarrak sortutako artelana horma irudi bihurtuko dute Agirre Lehendakariaren plazan.

Pasaiako aparkalekuen ordenantza berria, bertakoentzat onura bila

Antxon eta San Pedron batez ere, bertakoek aparkatzeko irizpideak findu nahi ditu udalak ordenantza berriarekin. Pasaitarrek ekarpenak egin ditzakete.

Isaac Palencia: "Fanderia berrantolatzeko proiektua birplanteatzea eskatzen diogu gobernu taldeari"

Auzoan halako proiektua bideratzeko beharrik dagoenik ez du uste PSE-EEk, harago, proiektua gauzatuta auzoarentzat  eta auzotarrentzat kaltegarria izango dela emaitza sinistuta azaldu da.

[Erreportajea] «Zentzurik gabeko» itxiera luzea

Iazko urritik elkarteek ez dute irekitzeko aukerarik izan, ez dute arrazoirik jaso gainera. Taberna eta jatetxeen eskubide berberak exijitu dituzte enegarrenez. Egoerarekin gogaituta daude bazkideak.

‘500 baietz!’ euskal presoak etxeratzeko herri erronka

Herritarrak bizikleta eta ergometro gainean nahiz oinez jarriko ditu Sare Herritarrak hilaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Helburua, 500 kilometro osatzea euskal presoak etxeratzeko bide

Hilaren 26tik aurrera, maskara ez da derrigorrez erabili beharko aire librean

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hurrengo asteko larunbatetik aurrera espazio zabalean ez dela maskararik erabili beharko.

Bi asteburuz jarraian estropadak Pasaian

Bihar, erlojuz kontra arituko dira Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak antolatutako estropadetan ETE, KAE1 eta KAE2ko arraunlariak. Datorren igandean ere hala izango da, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak antolatu duelarik.

[Erreportajea] Orratx!-ek ‘antro’ bihurtuko du Gezala asteburuan

Lezoko antzerki taldeak ‘Antroan intro’ antzezlanaren herriko estreinaldia egingo du bihar eta etzi herriko aretoan. Arteak jendartean duen tokiari buruzko gogoeta plazaratuko dute, argi izpiekin.

pasaka

Aste honetako eskuzko pasakako partidak (2021-07-20)

Asteazken eta ostegun arratsaldean launa norgehiagoka jokatuko dituzte kontzejupean. Hirugarren astean sartu da txapelketa.

palestina

Palestinari buruzko hitzaldia eta mosaikoa egiten jarraitzea, gaurko planak

Kulturabirusaren barruko bi ekitaldi egingo dituzte gaur arratsaldean. Labaderoa txukuntzen jarraituko dute, eta Ekialde Hurbilaren berri izan.

Atxilotu bat Errenteria-Oreretan, lapurreta egin nahi izatea egotzita

30 urteko gizona da atxilotu dutena, eta lapurretagatik polizia aurrekariak ditu. Gaur eramango dute epailearen aurrean deklaratzera.

Aldi baterako errementari lanpostua atera du Errenteriako Udalak

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 29ra arte dago zabalik. Hainbat baldintza zehatz bete behar dituzte lanposturako hautagaiek.

Ander Muñozek 'Espazioak eta erregistroak' erakusketa zabalduko du asteburuan

Gazte sortzaile lezoarraren lanak hilaren 24 eta 25ean ikus daitezke, goizez, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Espazioa dute ardatz sormen lanek.

Udan, abenturak Listorretan

Errenteria-Oreretako Aiako Harrian dagoen naturguneaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek hainbat jardueraren bitartez.

[Galeria] Tattoo Oiartzun festibal feministan, kalitatea eta sorkuntza

Kulturabirusaren barruan, eskualdeko lau emakume tatuatzailek euren lan egiteko era zuzenean erakutsi zuten ostegun arratsaldean.

Aitor Txiki Futbito Txapelketa, COVID-19agatik bertan behera momentuz

Hilaren 17ko eta 24ko jardunaldiak ezabatu dituzte. Koronabirusaren bilakaerak lagunduko balu, egun bakarreko lehia egingo lukete 31n.

Udaltzaingoa: "Kalean egote hutsa ez da kausa izango isunik jartzeko"

Ordutegiaren murrizketa berriak kale edanean sortu izan diren pilaketak ekiditea du helburu; gaueko zaingoa indartuko dute hori bermatzeko.

Gehiago