
Prentsa idatzian bost urte horietan agertutako albisteak bildu dituzte Manuel Lekuona bibliotekako hemerotekan. Liburutegiko bigarren solairuan daude.

Udalak eta OzZinemak urte osoko elkarlan bati ekin diote gizarte bidegabekerietan sakontzeko. 'Sedimentos' filma da lehen proiekzioa, eta gaur ikusi ahal izango da Niessenen.

Diagnostikoa osatzeko helburuarekin, Udalak Internet bidezko inkesta bat abiatu du herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten. Inkesta hori martxoaren 8a bitarte bete ahal izango da.

Emakumeen taldeak Realaren bigarren taldearen bisita jasoko du bihar. Gizonek Lezon jokatuko dute eskualdeko derbia.

"Ustelduta dagoen hezkuntza eredu batean hezten gaituzte", esan dute. Hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.

'Errenteria Hiria Txirrindulari Saria' lasterketa dela eta kaleak itxiko dira. Autobus zerbitzuetan ere aldaketak egingo dira.

Eraginaren beherakada batez ere tasetan izan da. Pasaian, adibidez, 1.094tik 287ra jaitsi da hamalau egunetako intzidentzia.

Ergoiengo eta Gurutzeko eremu banatan kalteak eragin zituen. Arpide bidekoa konpontzen ari dira, eta Arditurriko aparkalekuko lanak bukatu dituzte.

Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.

Ekitaldia hilaren 10ean izango da.

Sortzaile oiartzuarrak antzezlanaren launa saio eskainiko ditu hilaren 18an eta 19an. Sarrerak salgai daude Kastro tabernan.

Giriziak antolatzen duen txapelketako bost partida jokatu dituzte asteburuan. Oreretako bikote batek txartela lortu du kanporaketetarako.

Ur lasaietan urrezko domina bat eta brontzezko hiru ekarri dituzte etxera bakarkako lanean, gehi zilarrezko beste bat taldekako sailkapenean.