
Biolin jotzaile modura bidea egiten ari da gazte lezoarra. Badaki oraindik ere asko duela ikasteko, baina lanean jarri du musikaren munduan aurrera egiteko azpimarra. Lesoinuren barruko emanaldian izango da bihar arratsaldean.

Soinueneak hogei urte bete ditu. Oiartzungo Ergoien auzoan dute egoitza, eta herri musika aztertu eta dibulgatzeaz arduratzen dira. Juan Mari Beltranek «bizitzako helburuetako bat» bete zuen.

Urdin liburu dendako erakusleihoek beti eman dute hizpiderik antxotarren artean. 22. Korrika irudikatzeko hautaturiko elementuak ez dira ausazkoak izan, asko baitute euskararen aldeko militantziatik.

Usabiaga izan da HITZAren lekukoaren zozketako irabazlea. Ilusio handiarekin jaso du albistea, Korrikaren etorrera modu berezian bizi baitu. Honakoa izango da lekukoa eutsiko duen lehen aldia.

Adingabeak subjektu politiko bihurtzeko lanean da Pasaiako Udala. Horren barruan, bertatik bertara ezagutu dituzte 100 gaztek zenbait udal ardura eta zinegotziekin elkartu dira gero, dituzten premien berri emateko.

Bidasotik eta Oarsoaldetik Korrikaren izaera orokorrean eragiten aritu direnak ere egon dira aurten. Esate baterako Kukai Dantzak koreografia sortu du, eta Ane Garciak kantua abestu du.

Juli Del Solek eta Xabier Dorronsorok Oroitzene AEKren lekukoa eramango dute igande goizaldean. Urduri daude, haientzat esanahi handikoa baita AEKren iniziatiba erraldoiaren protagonistetakoak izatea.

Igandeko 04:32an 22. Korrika Donibanera heltzen denetik 05:30a pasatxo arte pasaitarren eskuetan egongo da Korrikaren ikurra.

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haurrek garbi dute. 'Hemen gaude, euskararen alde' esan dute. Korrikak batu ditu, euskarak finean.

Apirilaren 16an iraungiko da duela 15 urte sinatutako kontratua, eta familia horien etxegabetzea saihesteko bildu dira gaur Bulebarrean.

Touringeko mutilek galdu zuten arren, zortzi puntuko errentarekin jokatuko dituzte azken bost jardunaldiak. Ostiko jaitsiera postuetatik atera da.

Sailkapen hauek eta gero final erdiak jokatuko dituzte Madalensoron.

Herri Arte Eskolak koreografia batekin agurtu nahi izan du Korrika.

Hilaren 23ko gauean egingo dute urteroko barrikotea, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude Miren eta Kastro tabernetan.

Aste Santuko oporren aurretik gure taldeek jokatuko duten azken jardunaldia da honakoa. Talde guztiak garaipenak eta puntuak eskuratzen ahaleginduko dira.

Esmalteriako eraikina ezagutzeko aukera izango dute interesdunek.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da.

Leyre Cano psikopedagogoarekin izango dira bi saioak, apirilaren 27an eta maiatzaren 18an. Izena eman behar da aldez aurretik.

Bi saskibaloi taldeek Elorsoron jokatuko dituzte asteburuko partidak, eta lau futbol taldek, Karla Lekuona zelaian.

Sustapen kanpaina bat jarri dute martxan 2022ko denboraldiari begira herritarrak aktibatzeko helburuarekin.