
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu ez duten 15 urtetik gorako ikasleek oinarrizko lanbide baten titulua, DBHko graduatua eta profesionaltasun ziurtagiria lor dezakete Pasaiako OLHUIn.

Inoizko egoera zailenari eusten ari da Gipuzkoako automozioaren sektorea. Pandemia hasi zenetik beherako joera mantendu dute salmentek, eta minimo historikoetara iritsi dira azken hilabeteetan.

Touringen mutilen talde nagusiak sasoi bikaina osatu du, eta igandean lortutako igoerarekin biribildu dute denboraldia. Klubaren presidenteak aitortu du «amets batean eta sinetsi ezinik» daudela.

Greziako Lesbos irlako errefuxiatuen kanpalekuan emakumeen segurtasuna hobetzeko egindako ikerketagatik saritu dute, New Yorken.

Gipuzkoako Ligan nagusi bukatu dute sanjuandarrek. Igotzeko play-offeko finalaurrekoa lehiatuko dute bihar, etxetik kanpo, Oiartzunen aurka.

Atzo (hilak 11), proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu zuen udalean multinazionalak. Hortaz, ez du jarraituko Lanbarrenen egiteko asmoa zuen aktibitatearen tramitazioarekin.

Herritarren eskubideen aldeko koordinakundeak aldarrirako ere baliatuko du jaialdia. Zelebratzeko motibo aski badituzte.

Gaurtik hasita, eta ekainaren 28a bitarte, jarduera ugari antolatu dira Francisen erailketaren 43. urteurrenean.

300 dantzari inguruk parte hartuko dute hilaren 21eko Gipuzkoa dantzan jaialdian; artean, eskualdeko bost talde egongo dira.

Bertan parte hartuko dutenak ezin dira sukaldari profesionalak izan, eta janaria elkartean bertan prestatuko beharko dute parte-hartzaileek.

Iganderako askotariko ekintzak antolatu dituzte, haur zein haien gurasoei bideratutakoak. 10:30ean hasiko dute festa eguna.

Txupina hurrengo astean botako dute, baina gaur hasiko da festa. Bi asteburuak ekitaldi eta ekintzaz bete dituzte auzoko eragile eta elkarteek.

Hilaren 26an BDCC Ostegunak izeneko jardunaldia egingo dute, kultur zein sormen eragile eta enpresen "esperientzia praktikoak ezagutu eta adituen ezagutza azaltzeko" asmoz. Oarsoaldea garapen agentziak bertaratzeko deia egin du.

Emisioa hurrengo astelehenean izango da, hilak 16, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude.

Nerea Galdona psikologian lizentziatuak emango du hitzaldia. Duintasuna eta Gipuzkoako Senideak elkarteak dira antolatzaileak.

Lezoko abesbatzak Bortzirietako V: Abesbatza Topaketan parte hartuko du. Bost piezako errepertorioa landuko dute.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dira, 10:00etan.

Jaiak ekainaren 17an hasiko dira ekintza ugarirekin: pailazoak, Maritxu Mozkorraren jaitsiera, kontzertuak edo afariak egongo dira lehen egunean.

Itzulia Basque Country txirrindularitza probak Donibaneko irteera eta Antxoko Nafarroa etorbidekoa itxiaraziko ditu tarte batez.

Aldundiaren eta Lankuren ekimenez hemezortzi bertso saio egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, bi Oarsoaldean.