2022/5

Oiartzun Karaez 25 urte

Bretainiako Korrikan parte hartzeko deia egin diete oiartzuarrei

Ar Redadeg lasterketara joateko bidaia antolatu du Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak, bertan bretoiaren alde egingo duten ekitaldian parte hartzeko. Hilaren 25ean (asteazkena da) abiatuko da autobusa herritik.

IÑAKI ARRIETA. ABAILAREN ZUNTZ OPTIKOAREN ERABILTZAILEA.

[Elkarrizketa] «Orokorrean, ‘infragizarte’ batean bizi nintzen sentsazioa nuen»

Sanjuandarrek eta sanpedrotarrek urte luzez eskatu izan duten zuntz optikoa etxean erabiltzeko aukera eman die kooperatiba batek bizilagunei. Erabiltzaileetako bat da Iñaki Arrieta sanpedrotarra.

Igandean, zirkulazioan aldaketak emakumeen Itzulia dela eta

Itzulia Women 2022ko azken etapa bitan pasako da Errenteria-Oreretatik, eta horrek, aldaketak ekarriko ditu zirkulazioan eta garraio publikoan.

Pasaia Itsas Festibalaren egitaraua aurkeztu dute

Plangintza bitan banatu dute: programazio iraunkorra eta jarduera puntualak. Kontzertuak barruti guztietan egongo dira.

Altzate

Gurekin Auzo Elkarteak Altzaten hidrokarburo usaina dagoela salatu du

Gurekin Auzo Elkarteak erantzukizunak eskatu ditu, eta gogoarazi du eremu horretan oraindik hidrokarburoz kutsatutako lurrak daudela.

Koldo Mitxelena BHIk Mariasun Landa omendu du

Ikasleek idazlearekin egoteko aukera, eta haren ibilbidearen berri izan dute. Ikasleek gidatu dute Landari egindako omenaldia.

Gazte Mailako IV. Aurresku Txapelketa Nagusia, igandean

Errenteria-Oreretako saioa Niessen Kulturgunean izango da, 11:30ean, eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako dantzariek hartuko dute parte.

Bizitza berria bizikleta abandonatuentzat

Lezoko Udalak abandonatuta zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari, konpontzeko, eta ondoren berrerabiltzeko.

Antxotarrak odola ematera deitu dituzte

Hileroko saioa datorren asteazkenean egingo dute, ohi bezala, barrutiko kultur etxean. Maskara jantzi beharko da.

'Mugen gaindi' poltsa salgai

Eros ezazu Ane Zufiaurre Seijo irudigileak OARSO BIDASOKO HITZArentzat diseinatutako poltsa.

Luberri Abesbatzak kontzertua emango du bihar Donibanen

Itsas Mendi Musika taldeak antolaturiko emanaldia San Joan Bataiatzailearen parrokian izango da, bihar arratsaldean.

Euskaraldiari "hitzez ekiteko" lehen bilera egingo dute Antxon

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatuko direnen inguruan hitz egiten hasteko elizako lokalean elkartzera deitu dute.

Asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko da Pasaian

Larunbatean Gipuzkoako Trainerilla Ligari amaiera emango diote. Igandean, berriz, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa jokatuko da.

Memoriaren Basoa garbitzera, hilaren 21ean

Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak Iparragirreko eremua garbitzera deitu ditu lezoarrak hilaren 21ean.

Karrika, Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren hurrengo geltokia

Igandean auzoko bazterretan botatako hondakinak bilduko dituzte, udalaren arabera, "auzoa txukuntzeaz gain, hondakinen arazoaren inguruko sentsibilizazioa egiteko" asmoz.

Meipiko jaiengatik Lezobide kalea moztuta egongo da asteburuan

Datorren ostiraleko 18:30a aldera moztuko dute kalea, biribilgunetik, eta igandeko 21:30a arte iraungo du neurriak.

oieleku natura eta hizkuntza harremana

Bi film Errenterian GNAT Zinema programaren barruan

'La vida secreta de los árboles' eta 'De quijotes y semillas' filmak emitituko dituzte Niessenen.

Hitzaldia eta argazki erakusketa, Urdaburuko egoitzan

Maiatzaren 19an, 19:30ean, Igone Bravo biologoak Zumaiako Flyscharen inguruko hitzaldi bat emango du, eta, gainera, argazki erakusketa bat egongo da.

Gehiago