2022/6

Antxo AF-ren sasoiaren balorazioa egin du Alberto Ferreres presidenteak

Datorren denboraldira begira ere jarri da presidentea, beste talde bat izango baitute, eta finantziazio iturri berriak beharko baitituzte.

[Argazki galeria] Asteburu handia Altzibarren

Eguraldiak ez du asko lagundu, baina jai egitarauaren barrukoak aurrera atera dituzte auzotarrek. Hemen, irudien galeria.

Oiartzuarrak, Gipuzkoako onenak

Kadete eta jubenilen garaipenekin Eskuz Binakako Gipuzkoako Herriartekoaren txapela eskuratu du Oiartzunek. 2017ko eta iazko arantza hori kendu dute gaur Azpeitiaren kontra.

[Galeria] Harrotasunez bete dituzte herriko kaleak

Ortzadar banderaren igoerak bat egin du aurten bigarren Harrobira bizikleta martxarekin. Bertaratutako guztiek omenaldia egin diote gero Vicente Vadillo Francisi.

[Galeria] Pentsio duinen aldeko bizikleta martxak geldialditxoa egin du herrian

1.080 euroko gutxieneko pentsioak, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lana partekatuak aldarrikatzeko martxa eskualdera iritsi da gaur. Hamarka errenteriarrek harrera egin diete txirrindulariei.

Gero eta gutxiago falta da 2022ko Madalenetarako

Aurten jaiak ohi bezala ospatu ahalko dira, eta Errenteriako Jai Batzordeak egitarau zabala osatu du: 110 ekintzatik gora antolatu dituzte.

Beste hitzordu bikoitz bati aurre egin dio Pasaia Kayakek

Larunbatean Hondarribian izan zen talde pasaitarra, Euskadiko XVII. Kopan aurpegia emanez. Igandean, Zaragozaraino egin zuten bidea urdinek.

Oiartzuarrez bete nahi dute Atano III pilotalekua bihar

Bihar (hilak 24) Eskuz Binakako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final handiak jokatuko dituzte Oiartzungo kadete, jubenil eta nagusiek, Donostian. Iazko arantza kentzera aterako dira kantxara.

San Pedroko Jaietako egitaraua, bihartik uztailaren 3ra

Aurten bai, morez jantziko dute sanpedrotarrek barrutia. Gogotsu daude, atsedenerako egun bat besterik ez baitu prestatu duten jai batzordeak.

Erromeria Eguneko bazkariko txartelak, salgai

Uztailaren 16an egingo da Merkatuzarren, eta bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko Paki belar dendan eta Arkaitza tabernan.

Oiartzungo Turismo Bulegoa

Arizmendieneako turismo bulegoa, bihartik zabalik

Baliabide turistikoei, gastronomiari, kultura ondareari eta naturari lotutako informazioa eskaintzeaz gainera, doako bisita gidatuak eskainiko dituzte etxe museoa gertutik ezagutzeko.

Asteartean, santakrutzak prestatzeko jai batzordearen bilera

Batzarra 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan. Santakrutzetako behin betiko egitaraua zehazten saiatuko dira batzordekideak.

oiartzun ibaia garbiketa

1.000tik gora kilo hondakin jaso ditu udalak

Maiatzean Altzibar eta Iturriotz auzoak garbitu zituzten, eta ekainean berriz, Talaia poligonoko eta Mamut atzealdeko eremuak txukuntzen ibili ziren.

[Galeria] Euren gustuko herria eraikitzeko hondar alea jarri dute txikienek

Udalak sustaturiko Eskubidean planari esker, herriko hiru ikastetxeetako 60 gaztek auzolanean zenbait hobekuntza egin dituzte herrian.

Etxean utzi du Pasaia Kayakek Euskadiko Kopako Itsas Kayakeko urrea

Badian lehiaturiko proban lehen izan dira pasaitarrak, taldekako sailkapen orokorrean. Haurren Espainiako Kopan ere onena eman dute.

Bina atxilotu eta inputatu, asteburuan, Pasaian

Antxon gizonezko bat inputatu eta beste bat atxilo eraman dute. Beste bi gertakari izan dira Donibane eta Trintxerpen ere.

Lezoko Emakume Taldea: "Gure ekimena izan da aterkiena"

Udaletxean ortzadarraren koloreekin aterkiak jarri zituzten atzo. Hori haien iniziatiba izan zela zehaztu dute Lezoko Emakume Taldekoek, ez udalarena.

Moda eta ehungintza tailerrak antolatu dituzte uztailean Habian!-en

Moda kontsumitzeko egungo erari buruz sentsibilizatzea eta hori aldatzeko alternatibak eskaintzea da helburua.

LGTBI Komunitatearen Egunagatik bi irakurketa egin dituzte alderdiek

Pasaiako Udaleko alderdi guztiek aldarrikapen adierazpena egin dute. PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguk era bateratuan, eta EH Bilduk bere aldetik.

Gehiago