
Bi sanjuandar gazteek bota dute aurtengo txupinazoa. Abiatzear den astebururako egitaraua prestatu dute bizilagunek.

Errenteriako Udalak LGTBI+ ekintza plana kaleratu du, «kolektiboaren bizi baldintzak hobetzeko» asmoz. Haien eskaerei erantzuteko dozenaka ekintza adostu dituzte «mugarri» den proiektu honetan.

Atzoko gau euritsua argitu zuten San Joan suek, herriko baserri, belardi eta plazak oiartzuarrez bete ziren, lagun eta festa giroan eman zioten ongi etorria udari.

Oarsoaldeko Transmaribollo Bizikleta Martxak eskualde oso-osoa zeharkatuko du, Donibanen hasi eta Lezon bukatuta. Tartean, herriz herri, harrera egingo diete martxalariei.

Espero zen euriarekin, arrats-gau ederra izan zen atzo Lezoko plazan bizitakoa. Dantzan egin diote harrera udari.

Tiñelun eta Jaizkibelen eman behar da izena. Bestalde, hilaren 28rako beisbol partida antolatu du Lezoko eragileak.

Ostalaritzaren sektoreak aldaketa nabarmenak jasan ditu azken urteetan, eta etorkizunera egokitzeko neurri eta erronkak garatu dituzte.

Atzoko 19:30a inguruan hainbat dantzari eta bizilagunek 2020ko Pasaiako Euskaraldiaren abestiarekin dantza egin zuten Gudarien plazan.

Kirolari gazteen maila bikaina izan da, eta domina eta ohorezko postu ugari lortu dituzte lehiatutako txapelketetan.

Gaur arratsean botako dute suziria eta traka, jaiei hasiera ofiziala emateko. Igandera bitarte askotariko ekitaldi eta ekintzan antolatu dituzte, adin tarte guztiei begirakoak.

Nerbioi Ibaizabal ACAPK Parkinson elkarteak antolatzen du lehiaketa. Hain zuzen, parkinson gaixotasuna dute hizpide ipuinek.

Ostegun honetan izango da, ekainaren 30ean, 17:00etatik 19:30era, Torrekua eraikinean. Parte hartzeko ez da josteko ezagutzarik behar.

Lezoko Udalak bat egin du LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin eta kolektiboaren eskubideekin.

Pilota eskola hilaren 18an itxi zen Jokin Altuna pilotari profesionalaren presentziarekin. Pala memoriala, berriz, gaur hasiko da, 19:45ean Agustina Otaola pilotalekuan.

Saioa 18:30ean hasiko da udaletxean. Publikora irekia izango da, eta streaming bidez ere jarraitu daiteke.

Perez idazlearen eta Illarramendi ilustratzailearen 'Kiratsa' lanak irabazi du album ilustratuen sariketaren XVI. ekitaldia.

Landuko diren puntuen artean Oiartzungo Feministen I. Planaren onarpena dago. Etxez etxeko laguntza zerbitzua ere izango da hizpideen artean.

Uztailean ziren bukatzekoak lanak, baina elektrizitate azpiegitura berrantolatu behar izan delako abuzturako izango dira eginak.

Gunea funtzionamenduan egoteaz "pozik" badaude ere, eskaintzen duten programazioan "hutsuneak" daudela zehaztu dute.

Arraunlari kaleari, kai eremuari, Torreatzeko zonaldeari eta Ondartxo pasealekuari eragingo diete, batik bat, murriztapenek.