2022/7

[Bideoa eta galeria] Xabin Laboari eta Nekane Puyri aitortza

Santio Jaien aurrekari bezala, Aitona-Amonen aterpeak omenaldia egin die gaur eguerdian Xabin Laboari eta Nekane Puyri.

[Galeria] Giro paregabean joan da madalen goiza

Herri kirolak, muxikoak, buruhandi eta erraldoiak eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldia izan dira herrian goizean zehar.

OLGA LEIBAR. BERDINTASUN ZINEGOTZIA.

[Elkarrizketa] "Bakoitzak bere esparruan berdintasun ikuspegitik egin behar du lan"

Ekainaren 29an Oiartzungo udalbatzak I. Plan Feminista onartu zuen. Leibarrek haren izaera transbertsal eta integrala azaldu du. Datozen xanistebanetarako protokoloa antolatu dute aldi berean.

ANDER IÑARRA. MENDI LASTERKARIA.

[Elkarrizketa] "Askotan, lesio fisikoak burutik datoz, eta tabua da gai hori"

Apirilean Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan hirugarren sailkatu zen kategoria absolutuan. Skyrunning modalitateko Munduko Kopa lehiatzen dabil, eta joan den uztailaren 2an bigarren postua eskuratu zuen kopako seigarren lasterketan.

[Bideoa eta galeria] Sekula baino gogotsuago ospatu dute txupinazoa

Bi urteko hutsuneak gogotsu zituen errenteriarrak, eta ageriko egin dute hori Herriko Plazan. Arrats eta Ekintza Bibe izan dira omenduak.

Bilkideek haserrea adierazi dute Lezo eta Donibane arteko bidegorriagatik

Bi herrietako koalizioek salatu dute bukatu gabe jarraitzen duela bideak, eta arriskutsua izan daitekeela hori bizilagunentzat.

Altzaten egin den murala estali dutela salatu dute

Altzateko obren egungo egoeraren inguruan informatzeko helburua zuela azaldu dute. Gaur goizean estalia azaldu da.

oiartzun

Zenbat egiten da euskaraz Oiartzunen?

2021eko datuen arabera, belaunaldi gazteenetan egiten da euskararen erabilera oparoena. Auzokako edo 2016 geroztiko datuak ere argitaratu dira.

udaletxea oiartzun

Ostegunean, uztaileko ohiko udalbatzarra

Bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da, udaletxean. Gai ugari landuko dituzte hilabeteko ohiko batzarrean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-22)

Uztailak 22ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXport Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrerak dira.

Mende erdia elkarrekin egin duten bikoteak omendu ditu udalak

50 urteko elkarbizitza ospatzeko ekitaldia egin dute Aizpea Otaegi alkateak eta udalbatzako ordezkariek. 24 bikote izan dira omenduak.

Alberdi-Lazkoz eta Labaka-Lizeaga Zuloaga Oroitaldiko irabazleak

Jende asko hurbildu zen Agustina Otaola pilotalekura, ostiralean, finalak ikustera.

Herriko irakurleak behar ditu Oiartzungo Poesia Egunak

Irailean egingo dute poesia jardunaldia, herriko bidegorrian. Eguna girotzeko, poemaren bat irakurtzera animatuko direnak behar dituzte.

1.200 bisitari baino gehiago artatu ditu turismo bulegoak, lehen hiruhilekoan

Apirilean ateak ireki zituenetik, Pasaiako Turismo Bulegoak jatorri ezberdineko bisitariak artatu ditu, era ezberdineko beharrengatik.

[Erreportajea] Bere pilotalekura itzuliko da Josetxo Etxandi

46. eskuzko pilota txapelketan izena emateko epea zabalik da, hilaren 31ra arte. Aurten Goiko Plazako pilotalekura itzuliko dira herri mailako pilotariak nahiz federatuak.

Zaintzadi, adinekoen bakardaderako traba

Bi urtez luzatuko dute proiektua. Helburua, arrazoi ezberdinengatik bakartu diren pertsona helduei irtenbidea bilatzea da.

Datorren uztailaren 31n, Harribeltzaren XXVI. udako kontzertua

Emanaldia Oskarbi taldeak eta Loinatz abesbatzak eskainiko dute arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Done Eztebe parrokian.

Amaitu da eskuz pasakako ligaxka

Asteazken eta ostegun artean jokatu dira txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken partidak. Txost klubak emaitza guztien berri eman du.

Gehiago