2022/9

PIFeko antolatzaileak, pozik aurtengo edizioaren balantzearekin

Izaskun Gomez alkateak adierazi du maiatzean antolatutako edizioak "itxaropenerako koordenadak" ezarri dituela. 2024an hirugarren edizioa antolatzeko prestaketa-lanetan ari direla ere baieztatu du.

Familia Eskola aurkeztu dute

2 eta 16 urteko seme alabak dituzten gurasoei heziketa prozesuan laguntza eskaintzeko zerbitzua da. Urrian jarriko dute martxan.

oiartzun kirol elkartea

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-09-23)

Lau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan Oiartzunen. Areto futbol taldea Gipuzkoako Kopako kanporaketan arituko da.

[Erreportajea] Eraldaketa digitala eta ekologikoa helburu

Udalak diru-laguntzak eskaini dizkie ostalari, merkatari eta zerbitzuetako enpresei, Internet bidezko salmenten igoerak eta energiaren garestitzeak bultzatuta.

50 eta 75 urte bitarteko antxotarrak, ‘kintada’ bakarrean

Antxoko kintoen jaiak 1947 eta 1972 urteen artean jaiotako antxotar guztiak kintoka elkartzera deitu ditu. Oraingoz, 1.300 lagun inguru izango direla aurreikusi dute. «Herriko espazio guztiak hartuko ditugu».

[Erreportajea] Publikoa, %50 merkeago

Hilaren 1etik urte bukaerara bitarte erdi-prezioan bidaia daiteke Mugi sistemari atxikiriko zerbitzuetan. Familien egoera ekonomikoa «arintzea» eta garraio publikoa sustatzea ditu helburu neurriak.

[Erreportajea] Bizitza ospatzeko opagaia

Lau urte pasa dira Fermin Muguruzak bere lehen pelikula kaleratu zuela, eta orain bigarren zatia estreinatzear da. Bere esentziari eutsi dio irundarrak, eta musikak pausoz pauso bideratuko du narrazioa.

[Erreportajea] Lan asko eginda, prest da Allerru sasoi berriari ekiteko

Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.

euskararen kale bilerako aurkezpena

Euskararen indarguneak aurkitu, kale erabilera hauspotzeko

Euskararen kale erabilera bost puntu jaitsi da 2016tik 2021era: %53n dago. Kezka erlatibizatu eta indarguneak hauspotzearen garrantzia nabarmendu du Hizkuntz Normalizaziorako Sailak.

San Fermin Txikiak Biteri plazan ospatuko dituzte antxotarrek

Txupinazoaren aurreko 'karropoteoa'-k abiaraziko du ospakizun zuri-gorria. Haur, gazte nahiz helduentzako egitaraua prestatu dute.

plenoa oiartzun

Ikasturteko lehenengo udalbatzarra egingo dute etzi

Hamabi puntukoa izango da gai-zerrenda. Datorren urteko Udal Zerga Ordenantza aztertuko dute, besteak beste.

gaztaño auzo lokala

Indarberrituta itzuli da Gaztañoko auzo lokala

Udako geldialditxoaren ondoren, 2022-2023 ikasturterako motorrak berotzen hasi dira. Datozen hiletarako hainbat ikastaro eta solasaldi antolatu dituzte auzotarrek.

Altamirako igogailurako 80.000 euro eman ditu aldundiak

Jaurlaritzak beste 300.000 euro eman ditu igogailua finantzatzeko, beraz, udalak lanen kostuaren erdia ordaindu beharko du.

Niessen kulturgunean izango dira proiekzioak.

Lehen mailako bertso festa jasoko du Niessenek

Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Jon Maia igoko dira oholtzara datorren urriaren 15ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.

oihan etxeberria dv bankoa

Oihan Etxeberriak aurrera egin du Etorkizuneko Pilotarien txapelketan

Oiarpeko pilotariak DV-Bankoa txapelketan aurrera egin du, Beloki andoaindarrekin batera. Alde handiarekin nagusitu dira.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-09-26)

Lehen taldeek ez dute hutsik egin, eta futboleko biek zein areto futbolekoak euren partidak irabazi dituzte pasa den asteburuan.

'31 ipuin' liburua, irakurketa klubaren ikasturteko lehena

Anton Txekhov-en obra izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak 2022-23 ikasturtean hizpide hartuko duen lehena.

'Atsolorra: amatasuna feminismotik hizpide' tailerra eskainiko du Parean Elkarteak

Eskola Feministaren barruan antolatutako lau tailerretako bat izango da. Urriaren 25ean eta azaroaren 8an saio bana eskainiko dute Emakumeen Etxean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-9-23)

Irailak 23ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Ostegunean hasiko dira Lezoko eskrima eskolak

Sei urtetik gorakoentzako kirol jarduera da, eta izen emateak Bekoerrota kiroldegian egin behar dira

Gehiago