2022/9

Aurtengo enplegu planak aurkeztu dituzte

166 lanpostu sustatuko dituzte eskualde nahiz herri mailan, enplegua sustatzeaz gain, lan merkatura sarbidea erraztu eta talde zaurgarrienei laguntza eskaintzeko.

Ostiralean abiatuko dira San Pedro Txikiak

Ostiral gauerako bertso afaria eta kontzertua antolatu dituzte, eta larunbaterako festa tropikala, afaria eta Javi Dj-ren emanaldia.

Abendura arte, artez blaituko da Errenteria

Maite Gartzia Kultur zinegotziak eta Iker Tolosa kultur teknikariak abendura bitarteko arte eszenikoen programa aurkeztu dute. Askotarikoa da egitaraua.

Jarduera fisikoa Lezora itzuli da

Udalak jakinarazi du Emakume Korrikalariak, Martxan eta Tipi-Topa egitasmoek abiatu dutela ikasturte berriko zikloa.

Gazteria programa aurkeztu dute

Aurrekoen antzera, aurtengo ikasturtean hainbat jarduera eskainiko ditu udalak 0 eta 18 urte arteko gazteei bideratuta. Izen emateak, oro har, zabalik daude.

ugaldetxoko industrialdea eraberritzen

Ugaldetxoko industrialdea eraberritzen hasi dira

Udalak modernizatuko duen bigarren industriagunea izango da. Ondoren Makarraztegin eta Oiartzun industriaguneak zaharberrituko dituzte.

IV. Familia lasterketa aurkeztu dute

Larunbatean ospatuko dute, arratsaldeko 17:30etan Niessenen. 16:30etik aurrera, ordea, arratsalde osorako jai giroko egitaraua antolatu dute.

Mugi txartela duenak bizikleta prest jar dezake doan

Prestaturiko kamioi-tailer batek 10 udalerri bisitatuko ditu bizikletak 'tuneatzeko' edota konponketa mekanikoak egiteko aukera eskainiz.

turismo bulegoa

Turismo Bulegoak 1.581 bisitari izan ditu udan

Erabiltzaile gehienak Oiartzun eta Gipuzkoako beste herrietakoak izan dira. Tren Berdea izan da bisitarien interes gehien piztu duena.

bazterrak txukuntzen iturriotz

[Argazki galeria] Iturriotz txukundu dute, etorkizunean garbi egon dadin

Bazterrak Txukuntzen taldeak seigarren auzolana egin du, Iturriotz auzoan. Bide bazterreko zikinkeria jaso dute.

Aukeratu ez den bakardadeaz hitzaldia, urriaren 5ean

Reina aretoak jasoko du Sara Marsillak emango duen hitzaldia. "Kultura urbano mendebaldarraren joera da bakarrik biziko diren pertsonak sortzea".

1961an jaiotakoek bazkaria egingo dute

Aurten 61 urte bete edo beteko dituztenen eguna urriaren 22an izango da. Egun horretako 13:00etan gelditu dira, Herriko Plazan.

ehuntze sorkuntza tailerrak

Ehuntze Espazioak sorkuntza tailerrak eskainiko ditu

Haur, gazte eta helduentzako tailerrak izango dira. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 30a izango da; toki gutxi geratzen dira.

Khegal enpresa bisitatu dute Garapen Mahaiko kideek

Enpresak prezisio handiko mekanizatuak egiten ditu. Bost ardatzetako tekniketan espezialistak dira, eta 4.0 industria tekniketan aitzindari.

oiarpe

Oiarperen asteburuko eskuzko pilota partidak (2022-09-23)

Asteburu honetan hamahiru partidek osatzen dute Oiarperen kartelera. Horietako lau norgehiagoka gaur arratsaldean jokatuko dituzte, Madalensoron.

altzate

Astelehenean zabalduko dute Altzate igerilekua

Mantenu lanak egiteko izan da itxita azken egunetan Lezoko kirol instalazioa. Oiartzungoa erabil dezakete lezoarrek asteburuan.

Aldundiaren aurrekontuetan esku hartzeko aukera Pasaiara iritsi da

Eider Mendoza Gobernantzako foru diputatua herrian jarri duten karpan izan da, eta prozesuaren arrakasta nabarmendu du.

Gaur gauean eraitsiko dute Galtzarabordako geltoki zaharra

Euskotrenek eman du lanen berri. 23:00etan hasiko dira, eta bihar 06:00etan amaitu. Bi zentzuetan egingo dituzte.

helta

Heltaren zerrenda eskuratzeko modua, orain online

Oiartzungo Udalaren webgunera igo dute onartuen zerrenda. Karaez 4ko lokalean ere kontsulta daiteke zerrenda hori, bertatik bertara.

Albina Alonso beraundarrak 100 urte beteko ditu bihar

Burgoseko herri batean jaio zen, baina gazte etorri zen Euskal Herrira: Pasaiara lehenik, Errenteriara ondoren. Familiak pertsona lasaia dela adierazi du.

Gehiago