Gaztetxoen mailako pilotari bikoterik onena oiartzuarra da

Oihan Etxeberriak eta Mikel Leonetek kluben arteko Euskal Herriko txapelketa irabazi dute. Aitor Etxeberria eta Unai Zelaiaran, txapeldunorde Malerrekan.

Eduki babestua

[Erreportajea] Hamarkadatik gora elkar ahalduntzen

‘Sororitatea eta ahalduntzea’ taldea astelehenero elkartzen da, Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan. Azken hamarkadan gidari izan duten Pepa Bojo psikoterapeutak «laster arte» esan du, eta eskertza hitzak besterik ez dituzte izan harentzat emakume pasaitarrek.

trintxerpe inauteriak 2022

[Galeria] Beti dago inauteriak ospatzeko tartea

Iazko hutsunearen ondoren, aurten berreskuratu dute inauterietako karrozen desfilea. Dantzarako eta txalo egiteko gogorik ez da falta izan.

pasaia

Pasaiako HAPO berriaren aurrerakin faserako ekarpenak egin daitezke, etzitik

Bigarren faserako ekarpenetarako epea hilaren 7tik 27ra izango da. Partaidetza saio publikoak egingo dituzte lau barrutietan.

martxoak 8 giroa berotzen orereta

Giroa berotzen hasi dira Martxoak 8rako

Emakume taldeak bandera morea igo zuen atzo arratsaldean Gabierrotako biribilgunean. Gaur, M8aren harira, antzezlana ikusgai Lekuonan.

Inudeei buruzko erakusketa Jantziaren Zentroan

Erakusketa bihar hasi, eta apirilaren 30era arte luzatuko da. Bisita komentatuak ere egongo dira.

Errenteriako Udalak gerraren aurkako adierazpena onartu du

Ukrainarekin elkartasuna adierazi eta Errusiari erasoak eteteko eskatzea onartu du udalak. Larrialdi Humanitariorako diru-laguntza ere onartu du.

Egitarau zabalarekin dator Martxoaren 8a

Gaurtik hasita, eta hilabete bukaera bitarte, jarduera ugari antolatu dira Errenteria-Oreretan Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Mikel del Val
ugaldetxo auzo lokala bilera

Ugaldetxoko lokal berriaren funtzionamendua adosten hasi dira

Auzokideek lehenengo bilera egin dute aste honetan, araudia diseinatzen hasteko. Bigarren bilerara deitu dituzte lokala erabili nahi dutenak.

[Erreportajea] Dantza eta jauziz blaituriko sei urte ospatuko dituzte

Taldearen seigarren urteurrena ospatuko du bihar Antxoko Muxikoen Taldeak. «Zoro-zoro» dantzatzeko elkartzen hasi eta gaurdaino nola hazi diren azaldu du sortzaileetako batek, Angeli Andres antxotarrak.

oiarpe ke

Oiarpeko pilotarien asteburuko partiden emaitzak (2022-04-22)

Oiarpeko pilotariek zortzi partida jokatu dituzte asteburu honetan, gehienak etxetik kanpo.

Markos eta Bereziartua, finalerdietatik kanpo

Final laurdenetarako txartela eskuratu arren, larunbatean Iraola eta Gonzalezen kontra porrot egin zuen bikoteak. Arruabarrena anaiak izango dira EHko pala txapelketa irekian jarraitzen duten eskualdeko bakarrak.

Aitor Conde eta Vanessa Alzaga, garaile San Markon

Conde eta Alzaga izan ziren Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markoko igoera mendi lasterketan azkarrenak.

Ed Wood zinema zuzendariari omenaldia egingo dio OzZinemak

Tim Burtonek zuzendutako filmak historiako zuzendari txarrenaren irudian jartzen du fokua, eta bihar ikusi ahal izango da Niessenen, 19:30ean.

Estitxuren kontzertua, larunbatean, Juanba Berasategin

19:00etan hasiko da Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolaturiko emanaldia. Sarrerak Berezi okindegian eskura daitezke.

Antxotarrak Lasterkari Taldeko emakumeen nagusitasuna Salamancan

Ciudad Rodrigoko maratoi erdiko taldekako sailkapenean bigarren izan dira Antxoko emakumeak. Bakarka, ere, podiumak hartu dituzte.

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2022-04-22)

Klubeko pilotariek zortzi partida jokatuko dituzte gaur, bihar eta etzi bitartean.

Gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko inkestak egingo ditu Udalak

Errenteriako Udalak 600 inkesta egingo ditu astelehenetik aurrera. Gehienak telefonoz izango dira, baina email bitartez eta aurrez aurrekoak ere egingo dituzte.

650 tontor pasaia

Mendiko arroparen inguruko hitzaldia eskainiko dute datorren ostegunean

Urdaburu Mendizale Elkarteak Marijo Villalba gonbidatuko du. Gazteleraz izango da hitzaldia, eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Gehiago