xanistebanak

Gazte eta emakumeek haien lekua izango dute xanistebanetan

Abuztuaren 5ean Gazteen Eguna izango da, eta antolatzaileek zenbait ohar zabaldu dituzte. Gainera, OAFk egitarau propioa antolatu du jaietarako.

[Erreportajea] Arrats eta Ekintza BIBEri aitortza madalenetan

Laguntza behar duten pertsonak artatzen dituzten elkarteak dira. Ziur azaldu dira omendu izateak euren jarduna aitortzen eta bistaratzen duela, eta pozik daude errekonozimenduarekin.

Pasaian bizikleta hartu eta Lezon bueltatu; edo alderantziz

Lezo eta Pasaiako udalek hitzarmena sinatu dute bi herrietako bizikleten mailegu sistema osagarri bihurtzeko. Abuztuan egongo da martxan.

Haurren ahotsa ere jaietan entzun dadin

Aurten ere, Madalen Jaiek haurrei zuzendutako egitaraua izango dute. 2015. urtetik, gainera, haurrek prestatzen dute egitaraua, «bidelagun» batzuen laguntzarekin. Jaietan sartzen lehenak izango dira.

Xenpelar Tailerren 2022-2023 ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Helduei zuzendutako 50 ikastaro bideratuko dira, diziplina ezberdinetakoak. Izen-emateak irailaren 5etik 16ra egin beharko dira.

oiartzun herriartekoa finala 2021

Herriarteko finalean da Oiartzun

Finalerdian Gasteiz menderatuta, datorren asteburuan lehiatuko da Markina Xemeinen aurka. Autobusak antolatuko ditu Oiarpek.

[Erreportajea] Herri inplikazioa bilatzen duen jai ereduaren bila

OaingozHau mugimenduaren bosgarren urtea eta hirugarren madalenak izango dira aurtengoak. Hasieratik hausnarketan dihardute, herritik sortuko den jai eredua eraiki nahian.

Madalenetako Haur Krosa bueltan da

Hilaren 24an, igandea, izango da, 12:00etan, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, eta aurten zendu den Javier Ormaetxea omenduko dute.

Muguruza eta txistulariak, hibridaziorako prest

Klasiko bilakatu da dagoeneko Madalen Aurreko Txistularien Kontzertua. Fermin Muguruza izango da aurtengo gonbidatua, eta irundarraren ibilbide oparoa errepasatu eta omenduko dute hilaren 20an, Zumardian.

[Galeria] Tenperatura altuek ere ez dituzte trintxerpetarrak geldiarazi

Gernika plazako herri kirolek eta Gudari plazatik abiada hartutako haurren danborradak Trintxerpe alaitu zuten larunbat eguerdian.

euskaraldia oiartzun 2018

Gazteen artean euskara sustatzeko langile bila ari dira

Euskaraldia gazteen artean dinamizatzeko ardura izango du. Bihar izango da curriculuma bidaltzeko azkeneko eguna.

Bihar hasiko da EPLEko pilota eskola

Izen-ematea doakoa da, irekita dago jada eta interesdunak klubarekin harremanetan jarri beharko dira 680 71 94 22 telefonoan.

Informazio saioa dendentzat, astelehenean

Digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultatzeko diru-laguntzen baitan, 14:00etatik 15:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.

GARI ARGOTE. TOURINGEKO ENTRENATZAILEA.

[Elkarrizketa] "Partida bakoitza final bat izango da, puntu bakoitzak urrea balio du"

Aurreko denboraldian igoera lortu ondoren, Hirugarren Mailan debutatuko dute Touringeko mutilek bihar Lagun Onaken kontra. Gari Argote entrenatzaileak lehia gogorra aurreikusten du, baina konfiantza osoa du taldean.

Liburuaren 'abentura harrigarria', hilaren 28an Lekuonan

Hitzaldi-kontzertua izango da, 18:30ean. 17:00etatik aurrera gaiari lotutako erakusketa bat egongo da ikusgai.

Pasaia Kayak, emankor Espainiako Txapelketan

Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan zilarrezko domina bat eta brontzezko bi irabazi dituzte Pasaia Kayak-eko kirolariek.

Azoka ekologikoa, larunbatean Zumardian

10:00etatik 14:00etara izango da. Eguerdian Eli Pagola eta Alaia Martin bertsolariak kantuan ariko dira.

EH Bildu: 'Correos eta Ziriza arteko proiektua zentzugabea da'

Udal gobernuak errepide bat eraiki nahi du bien arteko orubean. Behin-behineko aparkalekua Euskadi etorbidearekin lotu nahi dute.

IRITZI EMAILEAK. LIERNI HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Oporretan ere, on

Odola emateko aukera asteartean Merkatuzarren

17:00etatik 21:00etara egongo da odola emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute.

Gehiago