Suteengatik larrialdi egoera ezarri dute

Gaurko, eta astebururako, nahiz astelehenerako tenperatura altua espero dute. Nekazal eremuetan bereziki arreta jar dadila eskatu du Jaurlaritzak.

Gaur abiatuko dira Trintxerpeko karmenak

18:30ean haurren txupinazoa botako dute, eta 20:00etan emango diete ofizialki hasiera 2022ko Karmengo Amaren Jaiei. Igandea, azken eguna.

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia aurkeztu dute

Madalen kaleko 27. zenbakian dago kokatua, liburutegi zaharra zegoen lekuan, eta helburua da euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bilakatzea.

Lezoko EH Bildu: "Elebakartasun guneak behar ditu euskarak Lezon"

Lezoko EH Bilduk kezka adierazi du euskararen kale erabilerak izan duen beherakadagatik. Neurriak proposatu ditu.

Ogasunaren aurrean euskaraz, eta otordu goxo-goxoa

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, Oarsoaldeko lau herrietako lau biztanlek otordu goxoak egiteko sariak irabazi dituzte.

kenpo kai oiartzun

Kenpo Kaian maila aparta erakutsi dute oiartzuarrek, berriro ere

Uztailaren 5 eta 6an nazioarteko ikastaro zein azterketak egin zituzten. Hunbo elkarteko kirolariak maila gorenean aritu ziren.

Esku beteta itzuli da Landarbaso, Probentzako Nazioarteko Lehiaketatik

Lehen postua lortu du Grand Prix-ean eta koru mistoetan, eta bigarrena eliz musikan. Iñaki Tolaretxipik taldea zoriontsu itzuli dela aitortu du.

IORITZ MITXELENA ZAPIRAIN. ELIKAKO KIDEA.

[Elkarrizketa] "Herri batek bere burua elikatzeko gai izan behar luke"

Duela zazpi urte inguru hasi zen Elika kooperatibaren hazia ernatzen. Orain, egonkorturik daude eta proiektua handitzeko xedea dutela adierazi du oiartzuarrak.

Mattin Kazabon Cousillas

Madalenek badute egitaraua: zabala eta askotarikoa

Bihar eta ostirala artean eskuratu ahal izango da herriko hainbat guneetan. Digitalean eskuragarri dago jada Herri Biziaren webgunean.

Energia burujabetza antolatzen

Energia gehiena erosi egiten da, eta horri aurre egiteko energia subiranotasuna garatzeko energia komunitateak sortzen ari dira Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan; Lezon eskaera egin dute.

PSE-EEk Gazte Kultur Bonoa eskatzera egin die dei gazteei

67 lezoarrek beteko dituzte hemezortzi urte aurten. 400 euro inbertitzeko aukera lukete gazteek horren bidez, arte eta kultur produktuetan.

Estanis Karrerak erretiroa hartu du

37 urte egon da Musika Eskolan lanean, eta azken urteetan bandaren zuzendaria ere izan da. Egindako lana eskertzeko omenaldia egin dio udalak.

Autobus urbanoetan, %50eko deskontua Mugi txartela erabilita

Kanpaina abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta autobus urbanoko erabiltzaileek hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabilita.

Aurrerapausoak, Pasaiako eremu guztiek zuntz optikoa izateko

Irailaren 7tik aurrera, Donibane eta San Pedroko alde zaharreko bizilagunek eskatu ahalko dute. Bestela, egungo lanak amaiera fasean daude.

Pilota Eskolan izen ematea zabalik

Benjaminen, kimuen eta haurren taldeak sortu nahi dituzte. Izen emateen arabera ezarriko dituzte taldeak eta entrenamendu orduak.

Neguko barazkiak, Baratze Parkean

Kutxa Ekoguneko adituek negurako aproposak diren barazkiei buruzko tailerra emango dute hilaren 7an, 18:00etan.

Arramendi pasealekuan aparkalekuak bikoiztuko dituzte

Lanak hasi dira dagoeneko, eta 6 asteko iraupena izango dute. Barandiaran parkea egingo den eremua ibilgailuz libratzeko beste urrats bat da.

Iparra galdu gabe

Arditurriko bitxikeriak ezagutzeko txango berezia, hilaren 10ean

'Iparra galdu gabe' jolasa bueltan da. Inguruko txokoetan zehar proba ezberdinak egingo dituzte partaideek, hiru kilometro inguruko ibilaldian zehar orientatu beharko dira.

Amaiera fasean sartuko dira San Pedroko lonjako lanak

Pasaiako Portu Agintaritzak 2023an amaituko ditu San Pedro eremuan 2011etik egiten ari den lanak. Estalkia eraikiko dute, eta lorategia gainean.

Martxan dira Azokako jarduerak lekualdatzeko lanak

Udalak Eskalantegi kaleko 45.era lekualdatuko ditu eraikin ohiko jarduerak. Ludoteka eta elkarteentzat egokituko dituzte bi espazio.

Gehiago