[Galeria] Giro itzelean pasa dute San Fermin eguna

HITZAk Saltseroen bazkariko eta haurren danborradaren zenbait irudi jaso ditu. San Fermin egunean, jai-giroa nabari da kalean.

Udalak asebetetze eta beharrei buruzko inkesten emaitzak aurkeztu ditu

600 herritarrek hartu zuten parte maiatzean egin ziren inkestetan, eta udalerriaren, Udal Gobernuaren eta udalak ematen dituen zerbitzuen inguruan galdegin zitzaien.

[Galeria] Bota dute txupinazoa; hasi dira sanferminak!

20:00etako kanpaiekin batera bota dute txupinazo eta hasi dira, bi urteko geldialdiaren ostean, Antxoko jai zuri-gorriak ospatzen.

"Herritarren beharrei erantzungo dieten proiektuak" partekatu dituzte udalak eta aldundiak

Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez 99 lezoarrek egindako proposamenak aztertu ditu gaur Markel Olano diputatuak Jesus Maria Martiarena alkatearekin. Aparkatzeko zonaldea handitzea eta espaloiak berritzea eskatu dute nagusiki herritarrek.

Adin tarte guztietan jaitsi da euskararen erabilera Lezon

2019ko datuekin alderatuta, erabilera orokorra ehuneko 2,6 puntutan jaitsi da. Beheraldi nabarmenena gazteen eta haurren artean izan da.

Erromeria Eguna egitarau zabalarekin dator

Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan da Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen jaialdia. Hurrengo larunbatean izango da, hilak 16.

2022ko Antxoko San Fermin Jaiek badute egitaraua

Bihartik hasita, igandera bitarteko egun osoko egitarauak antolatu dituzte Antxoko eragileek. Txupinazoa 20:00etan botako dute.

[Erreportajea] Papinen sorturikoa antxotarrei bueltatzeko

Antxok gune berri bat izango du datozen sanferminetan, Ibaiondoko zabalgunean: Papineko Gazteriaren txosna. 150etik gora gaztek bat egin dute, jaiekin lortutako dirua urtean zehar inbertitzeko.

Odola emateko aukera egongo da bihar

Merkatuzarren izango da, eta 17:00etan hasi eta 21:00ak arte egongo da bertaratzeko aukera.

[Argazki galeria] Bianditz, Errenga eta Aiako Harria argiztatu dituzte oiartzuarrek

Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat erakundek elkarlanean antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoak erantzun handia izan du herrian. Dozenaka oiartzuarrek parte hartu zuten larunbatekoan.

Digitalizazioari buruzko prestakuntza bideratuko du Oarsoaldeak

Garapen agentziak prestakuntza pertsonalizatua eta doakoa eskainiko die eskualdeko negozioei eta establezimenduei.

Kirol diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Kirol klubez gain, arrauna eta emakumeen kirola sustatzeko jardueretarako eskatu ahal izango da. Epea irailaren hirugarren astean itxiko da.

Aiton Borda santakrutzetako bazkaria prestatzen ari da

Jaietako bazkarira joateko sarrerak irailaren 1ean jarriko dituzte salgai. Arduradunek adierazi dute oraindik ez dutela zehaztu non izango den bazkaria.

Auzo konpostak bisitatzeko data aurreratu dute

Irailaren 7an egitekoa zen bisita datorren asteazkenera (hilak 31) aurreratu behar izan du udalak.

Agur esan diote Antxoko azokari

Kanpoaldea eraisten hasi ziren atzo, ia ez da zenaren arrastorik geratzen. Bi astez luzatuko dituzte lanak.

Bekoerrota kiroldegia, zabalik berriro

Urtero bezala, abuztuan zehar hainbat lan egin dituzte. Irailaren 1era bitarte udako ordutegia izaten jarraituko du kiroldegiak.

Azoka eraikina eraisten hasiko dira aurki

Topoaren geltokia lurreratzeko obren baitan botako dute eraikina. Bertan egiten ziren jarduerak lekualdatuko ditu udalak.

Ines Osinagak kontzertua eskainiko du Oiartzunen, Kantagiltza zikloaren barruan

Irailaren 4an kontzertua eskainiko du musikari arrasatearrak Arizmendienean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro Berri tabernan.

Pasaia Kayak, lehen taldea Donostia-Pasaia-Donostian

Helduen lasterketan, bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten pasaitarrek. Gazteek ere emaitza txukunak lortu zituzten.

Gehiago