
Udalak ia 100.000 euro bideratuko ditu Trintxerpeko bidean irisgarritasuna hobetzera. Proposamenak martxoaren 2ra arte aurkez daitezke.

Haurren minbizia ikertzeko beka sortzeko, Juneren Hegoak elkarteak finantzaketa kolektibo bat jarri du martxan.

Goizaldeko bostetan furgoneta batek su hartu du Pikoketan. Segituan itzali dute, eta ikertzen ari dira ea nahita piztutakoa ala besterik gabe kixkali den.

Arrosa Sarearen X. jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 4an, Zintzilik irrati librearen eskutik helduko da aurtengo topaketa.

Intxixu, basandere eta sorginek udaletxea utzi dute, festa giroa ezarri eta gero. Aurreko urteetako espiritua berreskuratu da.

Ihoteen barruan kuestazioa egin dute gaur Oiartzungo zortzi auzoetan. HITZAk argazki bilduma egin du auzo denetako argazkiekin.

Hotza, bai. Festarako gogoa ere bai. Karrika auzoan izan da HITZA, ihoteetako kuestazioaren hasierako uneetan.

Harrera beroa egin diote gaur, Trintxerpeko Alkateordetzan, bilkide eta pasaitarrek EH Bilduren alkatetzarako hautagai Teo Alberro Bilbaori.

Hiru urteren ondoren, intxixu, basandere eta sorginak plazara iritsi dira, eta udaletxea hartu dute. Murrizketarik gabeko festak izango dira.

Koreografia kolektiboaren aurretik egingo dute entsegua. 12:00etan berriz, Oarsoirriak-en Sagen Musikalak herriko kaleak alaituko ditu.

Ostiralean izango da, Aiton Bordan bertan. Menuaren prezioa 25 eurokoa da, eta 60 pertsonarentzako dago tokia.

Inauterien ondorioz, Errenteria-Oreretako hainbat kale moztuko dituzte, eta garraio publikoan ere aldaketak egingo dituzte.

Barakaldoko Bihotzaren Hitzak lehiaketan, Goiatz Labandibarrek, Iñigo Legorburuk eta Jon Arzak sariak irabazi dituzte.

Antxo eta Trintxerpeko hamabi establezimenduk parte hartuko dute merkealdian. Produktuak agortu arte iraungo du azokak.

Maialen Oiartzabal, oiartzuarrak, Andorran ospatutako txapelketan, bi txapel irabazi ditu BigAir eta Slopestyle modalitateetan.

Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko eguna da, eta Oiartzungo udaletxearen balkoian puxika gorriak jarri dituzte eguna aldarrikatzeko.

Xoxolurrek elurretarako irteera egin du asteburuan, gozo. Hurrengoa Eskolarteko Ibilaldi Neurtua izango dute, Irunen.

Pasa den larunbatean, Don Boscoren XIII. Ibilgailu Klasikoen Ibilaldia ospatu zuten eta antolatzaileak pozik daude izandako harreragatik.

"Gaizki" zegoela jakinarazi ondoren, erantzun gehiagorik eman ez duen bizilagun baten egoera egiaztatzeko egin dute esku-hartzea.