
Bi sanpedrotar izan dira aurtengo Behobia-Donostian pasaitarren artetik azkarrenak. Orotara 99 izan dira lasterketa bukatu dutenak.

Marka handiarekin, Etxebeste oiartzuar guztien artetik onena izan zen atzoko lasterketan. Orotara 85 herrikide iritsi ziren helmugara.

Orotara 49 izan dira atzoko Behobia-Donostia bukatu zuten lezoarrak. Horien artetik azkarrenak, Etxegoien eta Manchado.

Errenteria-Oreretan, ohikoa den moduan, jende mordoa gerturatu da errepide bazterrera lasterkariei animoak ematera. HITZA Kaputxinoetako koskan kokatu da, lasterketaren 13. kilometroan.

Behobia-Donostiako 30.000 lasterkariek sendo ekin diote probari. Pirataren ondotik igarotzean gogoz altxa dituzte besoak.

Errenteria-Oreretan bizi izan zen eta egun Irunen bizi den lasterkariak nagusitasunez irabazi du aurtengo Behobia-Donostia, probaren errekorra ere hautsita (59:55).

Herriko sei auzotako taldeek Auzo Desafiyua jokatu dute gaur, Gurutzeko frontoiko estalpearen gozoan. Elizalde eta Iturriotz izan dira garaileak.

Sarek argazki jendetsua atera du, presoen etxerako bidea egindako pausoak baloratu eta berriak egiteke daudela gogorarazteko.

Baldintzapean aske uztea erabaki dute. Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak orain arteko jarrera aldatu du.

Urbasako filizidioa salatzeko elkarretaratzea egin dute, Oreretako Asanblada Feministak deituta, indarkeria bikarioaren hamabigarren hilketa salatzeko.

Larunbatean egingo dute Gabierrotako adinekoen egoitzaren aurrean, 11:00etan.

Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrak hitzaldia emango du ostiral arratsaldean, Killirikuperen ahalduntze eskolaren barruan.

Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan tailerra antolatu du hilaren 19an, igandea.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen azaroko saioa izango da hilaren 18an. Jon Ander Alonsorena da antzezlana.

Lehen bideo erronkari berri hilaren 13an eman zuen Julen Castillo aktoreak. Bigarrena otsailean azalduko du.

Hilaren 30eko Greba Feminista Orokorra gainean da, eta egun horren lanketaren harira, argazki kolektiboa aterako dute larunbatean Biteri plazan, 12:00etan.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.

Lau bat hilabetez iraungo dute herriko igerilekuko goialdea konpontzeko lanek, baina azpiegitura ez dute itxiko.

Ostiral honetan, hilak 17, Kristina Berasainen 'Sahara. Herri bat erresistentzian' liburua aurkeztu Iker Laurobaren kontzertua egongo da Pasai Donibaneko Kultur Aterpean, 19:00etatik aurrera.

Hilaren 25etik 2024ko urtarrilaren 21era arte izango da zabalik, eta ikasgela gisa baino ezingo da erabili espazioa.