Bloco Malagasy eta batukada feminista eskutik

Batukada egingo du bihar Madagaskarreko taldeak batukada feministarekin batera, Elkartasun Tanpadak izenburupean.

Asteazkenean hasiko dira Trintxerpen Adinberri eraikitzeko lanak

Katak eta elektrizitate eta ur-hornidurak birkokatzeko obrak izango dira lehenak. Horiek bukatuta, 468 plazako aparkalekuarekin hasiko dira.

Muxiko Festa, uztailak bost igande dituelako

Betizutik elkarteak fin jarraitzen du ohiturarekin: uztailak bost igande izaki, beraz, Muxiko Festa egingo dute. 11:00etan hasiko dira jarduerekin.

oiartzun markina finala herriartekoa

Oiartzunek ezin izan du Markina-Xemeinekin

Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala galdu ditu pilotari oiartzuarrek, kadeteen eta nagusien norgehiagokak galduta.

Hiru pasaitarretik batek EH Bilduren alde egin du

315 botoko aldea atera dio koalizioak PSE-EEri. Sozialistek aurrea hartu diote EAJri 2019ko datuekin alderatuz, bigarren indar bihurtuz.

Emakume bat eraso dutela salatzeko, elkarretaratzea bihar

Oreretako Asanblada Feministak deitu du elkarretaratzera bihar 20:00etan, Foru plazako puntu morean.

[Bideoa eta argazkiak] Soinu eta kolorez bete dute herria haurrek

Jaien bigarren eguna dute gaur Orereta-Errenterian eta Haur Danborraden txanda izan da.

[Bideoa eta argazkiak] Euskal Herrira etorritako haur sahararrei egin diete harrera

"Sahara libre" oihuen artean eman diete ongietorria Euskal Herriko milaka etxeetara iritsi diren haur sahararrei Pasai Donibanen. Egun osoko harrera instituzionala da gaurko programatu dutena.

madalenak txupinazoa

[Bideoa eta argazkiak] Hasi dira!

Herriko plaza lepo hasi dira madalenak, eta giro paregabea izan da nagusi ikurrina eta Nafarroako banderak jantzi duten txupinazoan.

Urko Etxebeste/Ikerne Zarate
euskaraz urtabe gazteak

Herriko gazteekin bilduko dira, Euskara Plana diseinatzeko

Euskaraz Urtabe prozesuaren lan-mahaia egingo dute bihar arratsaldean. Oraingo gizarte-segmentua herriko gazteena da.

Marokorako diru eta arropa bilketa herritar talde batek antolatu du

Meskitak ez du iniziatiba hori antolatu, baina lokala utzi die herritar horiei arropa eta diru bilketa egin ahal izateko.

Dena prest Atlantikaldiari harrera egiteko

Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Gaurtik igandera arte 59 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da .

kategoriko bertso bazkaria 2023

Elizalderen Kategoriko Bertso Saioa, urriaren 7an

Bertso-bazkariaren zortzigarren ekitaldirako sarrerak salgai daude. Maddalen Arzallus, Alaia Martin, Ander Lizarralde eta Andoni Egaña arituko dira.

Motorren orroa asteburuan Jaizkibelen

Larunbat eta igande artean egingo dute Jaizkibelgo 45. Igoera. Larunbatean Errenteria-Oreretan autoen ikuskapena, eta igandean lehia mendian.

Datorren astean zabalduko dituzte ateak berriro gaztelekuek

Hilaren 21etik aurrera ekingo diote ikasturteari herriko hiru gazteen egoitzetan. Hezten elkartea hasiko da zerbitzua kudeatzen.

nekazaritza ibilgailua

Nekazaritzarako ibilgailuen azterketa egiteko aukera izango da Oiartzunen

Hilaren 27an eta azaroaren 2an izango dira azterketa teknikoa egiteko zitak. Aldez aurretik txanda eskatu beharko da, Irungo IATra deituta.

arraztalo

Arraztalo hamalaugarren urtez egongo da plazan

Kontsumo taldearen produktuak eskura daitezke astelehenero; kide izateko deia egin dute. Beste bost ekoizle ere izaten dira bertan.

Eskaintza oparoarekin dator biblioteka

Parte hartu ahal izateko izen emateak gaur bertan aktibatuko dituzte; ikastaroak urrian hasiko dituzte.

Xenpelar Bertso eskolak zabalik du matrikula epea

Hilaren 30era arte eman dezakete izena, 18 urtetik beherakoek.

Gehiago