Omenaldiz betetako Madalenen Aurreko Txistularien Kontzertua

Oreretak beste behin erantzun egin dio gaurko hitzorduari eta Touring taldeari esanei eutsita, herria egiten duen herria dela adierazi dute.

Altzateko etxebizitzek badituzte izen eta abizenak

Gaur egin dute Altzate eremuko hamasei etxebizitzen zozketa publikoa Gezala Auditoriumean. Esleipendunak eta ordezkoak izendatu dituzte.

Antxoko erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea deitu du udalak bihar

Ostiralarekin bat egingo dute pasaitarrek jazotakoa gaitzesteko, udaletxearen atarian. Mugimendu feministak ere mobilizazioetara deitu du.

arditurri bideberdea

Arditurriz eta Bide Berdeaz gozatzeko aplikazioa sortu dute

Udalak eta Oarsoaldeak tresna digitala atera berri dute. Bide Berdeari buruzko informazioa ematen dute, eta planak proposatu, meategirako sarrerak saltzeaz gain.

Lehen seihileko ona Pasaiako portuan

2023aren lehen sei hilabeteen balorazioa egin du portuak: iazko epe berberarekin alderatuz, %7,5 hazi da salgaien trafikoa.

Zero Zabor Uretan kanpaina Pasaiara iritsi da

Etxean izango da 'Mater' ontzi museoa hilaren 28ra bitarte. Bi gonbidatu berezi ditu aurten kanpainak: 'Zabor' munstroa eta 'Bio' dama.

Indarkeria matxistarekin lotu dute astearteko Antxoko erasoa

Gizonezko bat labanaz zauritu baino lehen, emazte ohiari etxeko giltzak lapurtu eta sua piztu zuen pisuan. Bertatik lapurtu zituen labanak.

brisas do quenllo

Galiziar haizedun musika, Herri Musika Txokoaren bigarren Udako Kontzertuan

Brisas do Quenlho taldea gonbidatu dute. Goizerako, kontzertu didaktikoa eta dantza tailerra antolatu dituzte; arratserako, kale-buelta eta kontzertua.

[Bideoa eta argazkiak] Errioari musika dario

Errioan kontzertua eman dute lapatxa ontziaren barruan Lekuona Fabrikaren parean Harien Zurdak taldeak eta Arkaitz Miner musikariaren taldeak.

Indarkeria matxistarik gabeko madalenak bermatu nahi ditu udalak

24 orduz aktibo izango den telefonoa, autobusen gaueko zerbitzua, indarkeria sexistarik gabeko gunea, igogailuen etengabeko zerbitzua eta Udaltzaingoaren salaketa bulego ibiltaria izango dira indarrean, besteak beste.

Pablo Eneako Mendi Jaiak, ostiraletik igandera

San Pedroko auzoko ospakizunak ostiralean egingo du eztanda. 19:00etan izango da txupinazoa, eta orduan abiatuko da festa.

oiartzun ke deusto fc

Denboraldia zapore gazi-gozoarekin hasi dute

Gizonen talde nagusia izan da asteburu besoak gora altxa dituen bakarra. Jokatu duten beste hirurek galdu egin dute, gol bateko aldeagatik.

hondamendia antzerkia

'Hondamendia'-rekin hasiko da Antzerkizale Elkartearen programazioa

Axut! eta Artedrama antzerki taldeek sortutako antzezlanarekin hasiko da ekaina arteko programazioa. Sarrerak salgai daude.

Azti, itsas zientzietako 750 profesionalen anfitrioi

Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak ozeanoen zaintzarako azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Bilbon, eta Azti izango da anfitrioia.

Itxialdi teknikoa Altzate igerilekuan

Astelehenetik hilaren 24ra arteko epean mantenu eta hobetze lanak egingo dituzte herriko igerilekuan. Alternatiba eskaini du udalak.

Gazte eta nerabeentzako aisia aukeretan lan egiteko, lan poltsa zabaldu dute

Kuadrillategi, Faktoria edo ludoteketan lan egiteko poltsa zabaldu du Ttakun Kultur Elkarteak. Curriculumak bidaltzeko aukera, udalaren webgunean.

[Bideoa] Hibaikak Kontxan nahi ditu zaleak

Marea beltza aurreko igandean bezala Herriko Plazan elkartuko da 08:30ean elkarrekin Donostiara joateko Hibaikako emakumeak animatzera.

oiartzun ke

Oiartzun KEko futbol talde nagusiek asteburuan hasiko dute liga

Emakumeen lehenengo eta bigarren taldeek lehen partida jokatuko dute bihar, baita gizonen lehenengoak eta gazteenak ere.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak

Gehienak ez dira partidekin hasi oraindik eta Touringe senior gizonen talde nagusiak baino ez du partidarik izango asteburuan.

Oarso Bidasoko Hitza
Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Igandean bukatuko da igerilekuetako udako denboraldia

Irailaren 11tik 24ra bitartean, Fanderiako instalazioa itxiko dute geldialdi teknikoaren barruan.

Gehiago