2024/2

Venezia txikia Donibanen

Marea biziengatik eta itsaso zakarragatik Donibaneko alde zaharreko kaleak hartu zituen itsasoak larunbat gauean.

inauteriak

Larunbatgorriko kalejira, sekulakoa

Eguraldiaren su-etena baliatuta, desfile koloretsua egin zuten lezoarrek larunbat arratsaldean herrian zehar.

inauteriak

Oso biziduna da Donibane

Inauterietako larunbata oso biziduna izan zen Donibanen. Marrazki bizidunen gaiari umorez eta imajinazioz eutsi zioten sanjuandarrek.

inauteriak

Inauterietako herri bazkaria ere atrakzio izan da

Inauterietako herri bazkaria egin dute Merkatuzarren parrilladarekin. Atrakzio parkea izan da aurtengo mozorro gaia.

inauteriak
Orereta Ikastolaren Inauterietako desfilea.

Erriol(h)andian ez da atrakziorik falta

Orereta Ikastolako txikienek arratsaldez egin dute Inauterietako desfilea, Erdialdeko kaleetan barrena. Autotxokeak, ahateak, trena... atrakziorik ez da falta Erriol(h)andian.

Inauteriak
elizalde inauteriak 2024

[Irudiekin] Elizalde Institutuko inauteriak, ikuskizun hutsa

Elizalde Institutuko ikasleek ikastetxea utzi eta Madalensorora abiatu dira gaur, mimoz prestatutako ikuskizunak plazaratzera.

Antxoko sutea: Bizilagun gehienak euren etxeetara itzuliko dira gaur

Udaleko iturriek HITZAri jakinarazi diote A eta B portaletako bizilagunak datozen orduetan itzuliko direla. C eta Dkoak zain daude, eta solairuartekoak ezingo dira oraindik itzuli.

inauteriak
haurtzaro inauteriak 2024

[Irudiekin] Inauteriak Haurtzaron, mozorroen arragoa

Haurtzaro Ikastolako ikasleek ikastetxean hasi eta bukatu den kalejira egin dute, herria girotzeko. Dantzan bukatu dute goiza.

E15 autobus linearen etorkizuna, kezka iturri herritarrentzat

Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.

Inauteriak

Koldo Mitxelenako ikasleek atrakzio parkez bete dituzte kaleak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek inauterietako ohiko desfilea egin dute herriko kaleetan barrena. Festa giroa nabaria da Errenteria-Oreretan.

Xanistebanetako lehen jai batzordea, hilaren 22an

18:00etarako deitu dituzte batzordekideak bilkurara. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreratu du udalak.

Jon Plazaolaren bakarrizketak, San Pedron eta Antxon

'Tu-tum, platz!' ikuskizunarekin iritsiko da aktore ezaguna Pasaiara. San Pedroko emanaldia martxoaren 3an da, eta 9an Antxokoa.

XVI. mendeko euskal nabigatzaileak, Albaolako presidente Xabier Agoteren hitzaldian

XVI. mendeko euskal nabigatzaileen inguruan ariko da Agote ostiralean. Zoom bidez jarraitu ahal izango da hitzaldia.

Iñurrien bertso musikatuak, Landetxen

Hilaren 24an 'Tabuen kutxatik oholtzara' elkartasun bertso musikatu saioa egingo dute. Iñurri elkarteak antolatu du saioa, Oiartzungo Udalaren babespean.

Eskolarteko XXXV. Mendi Lehiaketa, Oiartzunen

Oarsoaldeko, Bidasoko eta Donostialdeko eskolarteko ibilbide neurtua martxoaren 3an jasoko du herriak, bi ibilbiderekin.

'La infiltrada' filmaren grabaketek mozketa gehiago eragingo dituzte

Astelehenean Donibane eta Lezo arteko bidean mozketa puntualak egingo dituzte eta Lezobidea kaleko aparkaleku batzuk ezingo dira erabili.

Konpost eta Argazki Bat Behelainoan, Txerrimuñon

Hilaren 24an bilduko dira bi musika taldeak Txerrimuñon kontzertua eskaintzeko. 21:00etan hasiko da emanaldia.

Osasun sistema publikoaz hizketaldi irekia antolatu du Duintasunak

Osasun sistema publikoan ezarritako murrizketen harira antolatu du hitzaldia pentsiodunen elkarteak.

ArkaHitzak zikloarekin hitzordua bihar

Ane Peñagarikano Leiva, Emaitz Murua Arzallus, Kepa Isasi Salaberria, eta Libe Goenaga Arrieta bertsolariak izango dira taula gainean.

Gehiago