2024/4

Bizilagun baten etxegabetzea salatu du Stop Kaleratzeak plataformak

Gaztañoko auzo elkarteak bilera irekia antolatu du asteazkenerako, bizilagunari elkartasuna adierazi eta Sabadell banketxearen jarrera saltzeko.

Hibaikako Mutil Gazteek irabazi dute Gipuzkoako Txapelketa

Lan bikaina egin du ontziak liga guztian zehar; kategoria bereko neskak ere bikain ibili dira Gipuzkoako Batel Ligan, atzoko txapelketan baina, ez zuten ginga jartzerik lortu.

koldo mitxelena kultur aniztasunaren jaia 2024

Koldo Mitxelenako patioa, larunbatean ere, aniztasunez betea

Kultur aniztasunaren jaia ospatu du gaur goizean Koldo Mitxelenako hezkuntza-komunitateak, Koldokide guraso elkarteak antolatuta.

touring horma irudia inaugurazioa

Inork ez du Fanderiako zelaiko horma alaitasunean garaituko

Touringen mendeurrenaren ospakizunekin bukatzeko ekitaldia egin dute: futbol zelaiko horma-irudiaren inaugurazio-ekitaldia.

indarkeriaren oihartzunak

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' estreinatuko dute bihar

Tamara Muruetagoienak lekukotza eman die Ander Iriarte eta Amaia Merinori. Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian izango da estreinaldia.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-04-12)

Oporralditxoaren ondoren, lehiara bueltatuko dira talde guztiak. Emakumeak Bilbon arituko dira, eta gizonak, Mutrikuren kontra.

Haur eskola publikoetarako matrikulazioa apirilaren 22an irekiko da

Hilaren 22tik maiatzaren 10era izango da matrikulazioa, eta presentzialki zein telematikoki egiteko aukera eskaini dute Uztargi eta Goialdek.

[Erreportajea] Uda baketsu eta zoriontsurik gabe gera ez daitezen

Ahalik eta harrera familia gehien behar ditu Oporrak Bakean programak. Uda honetan 300 haur saharar jaso nahi dituzte, eta hori lortzetik «oso urrun» daudela azaldu du Bixi Bixi elkarteak.

Pasaiako Udaleko langileak, soldata arrakalaren kontra

65 udal langilek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Trintxerpen, euren soldatak egunera daitezen eskatzeko.

Txangoa, Lezoko baso eta zuhaitzak landatzeko

Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak irteera antolatu du hilaren 20rako. Herriko plazatik aterako dira, 09:30ean, eta Aitziber Sarobe biologoarekin egingo dute ibilbidea.

Ganbera musikarekin hamabigarren hitzordua du Pasaiak

Hilaren 15etik 18ra, eta 26an, XII. Musika Astearen barruko kontzertuak jasoko ditu Trintxerpeko alkateordetzak. Musikeneko ikasleen saioak izango dira.

Ekainaren 8an, II. Dantzari Festa

Lezoko Dantzazaleek proposamen berri bat landu dute ekainaren 8rako: II. Dantzari Festa egingo dute, herrian egitekoa den Euskal Jaiaren egitarauaren barruan.

nire gorputza nirea da

Norberaren gorputza ezagutuko dute Abaraxkan

Larunbat arratsalderako plana oraingoan norberaren gorputza ezagutzea izango da. Lehen Hezkuntzakoei egongo da zuzenduta.

Pasaiako udalekuetan begirale izan nahi?

Astelehenean zabalduko dituzte izen emateak eta hilaren 26ra bitarte izango da horretarako aukera.

Papin Eguna ospatuko dute gazte antxotarrek larunbatean

Egun osoko festa eguna antolatu dute Antxoko gazteek larunbaterako. Bazkariko txartelak 10 euroan eskura daitezke oraindik, Ibaiondoko kantinan eta Axularren.

Emaile berriak behar dituzte Antxon

Asteartean izango da odola emateko hurrengo aukera, Antxoko anbulatorioan.

Goi mailako areto futbol campusa, Antxo AFren eskutik

Ekainaren 24tik 29ra jasoko du Donibaneko kiroldegiak campusa, 9-15 adin tartekoentzat. Osasuna Magna Xota taldeko kideek gidatuko dute.

Odola emateko aukera izango da hilaren 16an

Bi hilean behineko zita izango dute odol-emaile direnek eta izan nahi dutenek. Kiroldegiko bilera gelan izango da.

Gehiago