2024/5

oreretako bidea obrak

Oreretako Bidea berritzen hasiko dira, abuztura arte

Arraguan hasiko dituzte obrak, eta zatika joango dira, Elizalderainoko bi kilometroak satu arte. Trafikoan eragina izango du.

Hugo Almonacid. Ontzigilea.

«Ontzi hau uretaratzea mugarri bat izango da guretzako»

Almonacid aita-seme txiletarrak belaontzi bat eraikitzen ari dira Albaolan. Beren sorterrian egiten duten lana badian erakutsiko dute hilaren 10ean. Ohorezko gonbidatu da Txile.

yakovlev 42 elkarretaratzea

[Irudiekin] Yakovlev 42: "Borroka egitera behartu gaituzte, eta borrokatuko gara"

Yakovlev 42ri babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute plazan. Musika taldeak jakinarazi duenez, auzibidea aurrera doala esan die epaileak.

Txapela soinean itzuli dira Taberna eta Chiapuso

Federazioen Grabni txapelketan Gipuzkoa ordezkatu duten EPLEko pilotariak Senior Mailako Eskuz Binakako Trinketeko txapeldunak izan dira.

Hitzaldia, erakusketa eta hausnarketarako espazioa Emakumeen Etxean

Sandra Piñeiro arraunlari profesionalak elikadura nahasmenduen gainean mintzatuko da, eta erakusketak, berriz, emakume migratzaileen errealitatea izango du hizpide.

Pentsio eta zaintza duinen alde, eta etxegabetzeen kontra atera dira pentsiodunak kalera

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzietako egoera, eta bizilagun baten etxegabetzea lehen lerroan gaurko Duintasunaren protestan.

Ezinbesteko izan zirelako, protagonista izango dira

Hiru mende luzez Pasaiako portua bizirik mantendu zuten Batelerek merezitako aitortza jasoko dute aurtengo jaialdian. Ontzien baimenarekin, protagonista nagusiak izango dira.

Hilketa matxista, indarkeria matxista, elkarretaratzea

Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzera deitu dute bihar

Elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartea, 19:00etan Niessen Kulturgunearen aurrean.

Xabier Agote. Pasaia Itsas Festibaleko zuzendaria

“Pasaiak apustu egin du itsas ondarearen ezagutzan”

Hilaren 9tik 12ra Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren ekitaldia ospatuko da, uretako eta lehorreko jarduerekin. Jaialdiaren zuzendariak egitasmoaren muinaren gaineko gogoeta egin du.

Oarso Bidasoko trainerillak, oso txukun Gipuzkoako Ligan

Asteburuan Donostian eta Getarian izan diren estropadetan hainbat garaipen eskuratu dituzte San Juanek eta san Pedrok.

Felisa Lizarralde Urdanpilletak 100 urte bete ditu

Oiartzungo Gurutze auzoko Telleri Berri baserrian jaio zen duela mende bat eta 26 urterekin etorri Errenteria-Oreretara.

emakumeen pala txapelketa

Markos eta Bereziartua oiartzuarrak, hurrengo fasera

Pala Txapelketa Irekia finaletik gertu dabil. Asteburuan, herriko bi bikotek bilatuko dute kanporaketa pasatzea. Gainera, emakumeen finalerdiak hasiko dira.

odol ematea

Odola ematera deitu dituzte antxotarrak

Asteazkenean izango da hil honetan odola emateko aukera. Jendea ez pilatzeko, hitzordua emango dute aurretik.

herriartekoa pala oiartzun

Oiartzungo palistak larunbatean hasiko dira Herriartekoan

Andoainen kontra jokatuko dute oiartzuarrek lehenengo kanporaketa. Larunbatean izango da joanekoa, arerioen kantxan.

Bisita gidatuak Fanderian Erroten Eguna ospatzeko

Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabeterako prestatu dituen ekintzen berri eman du.

hauteskundeak

Hauteskunde mahaietako zozketa, ostiralean

Ostiralean bertan kontsultatzeko aukera izango dute herritarrek hauteskunde mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren.

astelehen goizak

Astelehen Goizak taldeak 'Nondik' estreinako diskoa entzungarri jarri du

Plataforma ia guztietan eskura daitekeela jakinarazi dute. Datorren ostiralean Landetxeko oholtzan aurkeztuko dute.

Trafiko mozketak igandean, Euskal Herriko Emakumeen Itzuliaren harira

Igandean bitan pasako da Emakumeen Itzulia Errenteria-Oreretatik eta eragina izango du trafikoan goizetik eguerdira.

urmendi sukaldari laguntzaile lan poltsa

Sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatuko du Urmendik

Maiatzaren 30era arte aurkeztu daitezke oposizioan parte hartzeko eskaerak. Ordezkapenak egiteko erabiliko dute zerrenda.

Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatu du udalak

Erailketa salatzeko Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin bat egin du erakundeak.

Gehiago