
Astearte arratsalderako elkarretaratzea deitu du, Donibane Lohizuneko feminizidioa salatzeko. "Aske eta bizirik" bizi nahi dutela aldarrikatuko dute.

10:00etan irten dira IV. Landarbaso Trailen parte hartu duten 250 korrikalariak. Kirola, jateko eta edatekoa, eguzkia eta bertsoa! Ez da ezer falta izan.

Urtero giro ezin hobea sortzen da Liztorretan lasterketaren aitzakian; ibilbidean zehar zale asko izan dira lasterkariak animatzen. Euriaren faltan, beroari eta hezetasunari aurre egin behar izan diote lasterkariek.

Oiartzun Burujabe prozesua jendaurrean aurkeztu dute gaur. Hainbat arlotako "desoreka onartezinei" herri erantzuna eman nahi diete.

Lore eta Landare Azoka Berezia egin dute goizean zehar Gamon Zumardian. Erositakoarekin lan egiten hasteko erabiliko dute askok arratsaldea.

Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada izango dira jokoan asteburuan. Maiatzaren Lehenean hasi zuten lehia.

Ekainaren 17tik irailaren 8ra bitarteko kirol eskaintzaren berri eman dute, eskualdekoa. Hamabi jarduera herrian bertan egin ahal izango dira.

'Errenterian 11 kolore' jaialdia Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan izango da, hilaren 21ean dena, eta IX. edizioa izango da.

"Festibalak ingurumenean sor litzakeen inpaktu negatiboak arintzeko metodologia" nagusiko da aurtengo edizioan. Jaialdiaren Jasangarritasun Plana "erronka berriz hornitu" dute aurten.

Yakovlev 42 taldeak seigarren lana aurkeztu berri du. Hainbat izen izan dituzte esku artean, baina gertatzerik nahi ez zuten auzibide batek eman die diskoarentzako izena: ‘Adierazpen askatasuna’.

Igandeetako haur filosofia saioetako kideak ari dira txokoa zaharberritzen, Alaia Gaztelumendiren gidaritzapean. Mosaikoak egiten ari dira.

Ostiralean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita.

Pasai Donibanen izango da emanaldia, arratsaldean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala muxikoak dantzatuko dituzte eguerdian hasita.

Ekainaren 24tik 28ra, 2006 eta 2008 urteen artean jaiotakoentzat udalekuak antolatu ditu Lezoko aisialdi taldeak.

Steamaldia abiatuko du ostiralean Don Boscok. Aurtengoan ere, bi ekitaldi antolatu ditu horren barruan: Steam Azoka eta dbSariak.

Hilaren 11tik ekainaren 30era izango da zabalik, larunbatetan eguerditik arratsaldera, eta igandetan goizez.

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen emaitza guztiak, hemen.

Gaur arratsaldean Yakovlev 42 taldeari babesa emango diote plazan. Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatuko dute bihar.

Gurutzetik Ergoien auzora doan errepidea konpondu du udalak. Hainbat moldaketa egin ditu bertan, 77.000 euroko inbertsioarekin.