
Europako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta Errenteriako PSE-EEk laguntza zerbitzua emango du haien egoitzan.

Datorren ostegunean izango da proiekzioa Niessen aretoan, 19:00etan. Dokumentalaren ostean solasaldia egingo dute.

Taldeen osaketan aldaketaren bat egin nahi dutenez, bilera antolatu dute hilaren 31rako. Ekainaren 17an finkatuko dituzte taldeak.

Ku-ku Eguna egingo dute, hilaren 11n. Horren aterpean, ‘Dardarak’ proiektua sortu dute, Oiartzungo Maritxu eta Belauntzako Katalinaren XVI. mendeko lesbianen arteko istorioan oinarrituta.

Sormen zein kultur industrien sustapenerako erreferentziazko zentroak zabalik ditu ateak. Bertan jardun nahi duenak izena emateko aukera du.

Ara! Gorputz kooperatibak familia ereduen gaineko hausnarketa eramango du gaur Gaztañoko auzo lokalera. ‘Familian asko gara’ ipuina aurkeztu eta tailerra egingo dute, familiei zuzenduta.

Hurrengo asteburuan egitekoa zen garagardoaren festa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. "Erantzukizunagatik" hartu dute erabakia: "Ezin dugu onartu kanpoko borondateek Antxoberfesteko irudi eta lan guztiak desitxuratzea".

‘Ubu Errege’ antzezlanaren estreinaldi bikoitza egingo du Orratx! Antzerki Taldeak asteburuan. 1896ko obra bat egokitu dute, horren mezua egun ere baliagarri delakoan.

‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’ liburuarekin telebista publikoaren gaineko gogoetarako tresna sortu du lezoarrak. Aditu eta arituen iritziak jaso ditu ia bi hilabeteko bidea egina duen sormenean.

Hilaren 12an Gipuzkoako Errota Eguna izango da, eta hiru egunetan lantegi horiekin gozatzeko egitaraua prestatu dute.

Gorroto delituagatik ikertuta zeuden, eta eguerdian deklaratu dute. Kontseilu sozialistek babesa eman diete.

Ondoko albistean, Lezoko kirol taldeek asteburuan lortu dituzten emaitzak, zerrendan. Beti bezala, denetik izan da.

Loza errioxarrarekin batera nagusitu da Bizkaiko herriko txapelketan, eta GRABNIko finala ere irabazi du, Leonetekin.

Bando bidez udalak oroitarazi du hainbat betebehar dituztela txakurren jabeek, eta horiek ez betetzea zehapen-espedientea irekitzea ekar dezakeela.

Futbol talde nagusientzako ez da astebururik onena izan. Areto futbolekoek garaipen sendoak lortu dituzte, kanpoan eta etxean.

Asteburuan jokatu dute txapelketa Barakaldon (Bizkaia) eta bere kategorian lehena izan da errenteriarra.

17:00etatik 21:00etara eman ahalko da odola, Merkatuzarren. Aurretik hitzordua eskatu behar dute elkartasun keinua egin nahi dutenek.

Ate irekien bi egun antolatu ditu Lezoko Pilota Eskolak hilaren 8 eta 15erako. Koldobike Gezala pilotalekura hurbiltzeko gonbita egin diete haurrei.

Aurten eskainiko diren zazpi zikloetatik lautan euskaraz ikasteko aukera izango da. Astelehenean zabalduko dute matrikulatzeko epea.

Idazleak eta musikariak 'Enplego zoriontsuago bat' taularatuko dute maiatzaren 19an, Landetxen. Gabriel Arestiren obra izango da ardatza.