2024/6

Hegada morea etorkizunera

Emakumeen Etxeak bost urte bete ditu. Errenteria-Oreretako emakumeentzat zein Oarsoaldeko herrietakoentzat erreferente bihurtuta, formakuntza feministan eta ahalduntzean dihardu.

Lana, ahalegina eta konpromisoa arraunkada bakoitzean

Bi traineru seniorrak aurkeztu zituen atzo Hibaikak amabitxi izango duen Maialenen eskutik. Arraun klubaren harrobiak, zein haren bueltan ari diren laguntzaile guztiek leku berezia izan zuten ekitaldi ederrean. Dozenaka Hibaikazale eta adin guztietako herritar bertaratu ziren arraunlariei babesa erakustera.

Errenteriako Udaletxea.

Hamabi enplegu eskaintza, Errenterian, 30 urtetik beherakoentzat

Gazte Enplegu Planaren bitartez eskaintzen dituzte lanpostuak. Izen emate epeak ekainaren 17an eta 26an amaituko dira.

donibane kaleko festak oiartzun

Donibane kaleko festak berpiztuko dituzte

Kaleko bizilagun talde batek, 52 urteren ondoren, festak antolatu ditu datorren astebururako. Ohitura zaharrak eta ekitaldi berriak uztartuko dituzte hilaren 22an, goizetik arratsera.

Angel Blanco Egoskozabal. Diseinatzaile grafikoa.

"Orain askoz zailagoa da kartel lehiaketak irabaztea"

Errenteriarrak festak iragartzeko kartel lehiaketa asko irabazi ditu. Aurtengoan, gainera, bi sari oso berezi lortu ditu: bere herriko madalenetakoa eta Iruñeko sanferminetakoa.

"Zuekin hartutako konpromisoari tinko eta arduraz heldu diogu"

Lehen urtearen balorazioa egin du Pasaiako Udal Gobernuak. "Neurri eta lan batzuk ikusezinak badira ere, gure herrian erroko aldaketa sortzeko zimendu sendoak dira. Pasaia berdinzaleagoa, euskaldunagoa eta justuagoa eraikitzeko zimenduak".

Gobernu taldeak egindakoen, erronken eta asmoen berri eman du

Ia urtebete da EH Bilduk Lezoko Udalaren gidaritza bere egin zuenetik. Egindakoen, erronken eta asmoen berri eman dute gobernukideek.

Irabazitako 17 banderak bedeinkatuko ditu Sanpedrotarrak-ek igandean

2022-2023 denboraldian eskuratutako 17 banderak bedeinkatuko dituzte. Eguerdian jarri dute hitzordua.

dena asmatuta dago

Zinegoak-en parte hartu duten filmak, hilaren 20an

Bizkaiko hiriburuko LGTBIQ+ zinema jaialdiaren 21. ekitaldian emango dituzten sei film proiektatuko dituzte Landetxen.

Furgobaratzaren laguntzarekin, bakarkako konposta

Hilaren 12an, asteazkenarekin, izango da Furgobaratza Lezoko Baratze Parkean. Baratzeko hondakinekin konposta nola egin azalduko dute.

auntxa

Kontzejupea dantzan jarri nahi dute larunbatean

Auntxa Trikitixa Eskolak erromeria antolatu du datorren larunbaterako. Kontzejupean elkartuko dira, 18:00etatik aurrera.

Euskara eta kirola, gaur Gezalan

Lezo Euskaragarri prozesuaren barruan, Maialen Pikabeak, Mikel Azkunek eta Mikel Labakak gogoetarako gaiak helaraziko dituzte.

niessen oiartzun

ABB Niessengo langileek protestak egingo dituzte datorren astean

Hitzarmen berria adosteko negoziazioan blokeoa eman dela-eta erabaki du langileen batzarrak mobilizazioak egiten hastea.

Pirinioetako Burdinaren Bidea, Fanderiako errotan

Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren ibilbide europarraren museoak eta monumentuak ezagutuz erakusketa bisita daiteke Fanderiako errotan.

pasaiako alkateordeak

Hurrengo alkateordetzak, bihar eta hilaren 19an

Bihar Antxo, Donibane eta Trintxerperko alkateordeekin biltzeko aukera izango da, sanpedrotarren ordezkariak ezingo baitu biharko hitzordura joan. Hilaren 19an ohiko moduan egingo dute.

Lautan Quartet andoaindarren emanaldia Madalenaren ermitan

Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua. Larunbatean izango da, 20:00etan.

ArkaHitzak zikloaren ikasturteko azkena, ostiralean

Ikasturteko azken saioa egingo du Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen zikloak. Zita, ostiralean 23:00etan.

Dantzan jarriko dute plaza

Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta, Muxiko Egunaren hamalaugarren ekitaldia egingo dute igandean. Ikasturteari ginga jarriko diote Muxiko Egunarekin.

Gehiago