
Sasoiko emaitzarik onena lortu zuen atzo San Pedrok Boiroko estropadan, zortzigarren izan ziren moreak.

Mila Koloretako Txupinazo Txikia izan da guztien artetik lehena, eta beste urte batez, txikienek jaiak handi egiten badakitela utzi dute agerian.

Mundu bat bildu da aurtengo omendua izan den DYA elkartearekin Madalen Jaiei hasiera emateko. Txupinak eztanda eginda, bost egun dituzte aurretik eta 130 ekitalditik gora herritarrek erruz gozatzeko.

Ederki girotu dute txupinazo aurrekoa herri bazkarian. Eguraldiak gidoi aldaketa ezarrita Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatu dute herri bazkaria.

Madalen Aurreko Txistulari kontzertuko gonbidatu berezia izan da Elorrieta, eta zenbat eragile inplikatu diren eta plaza beteta ikusita, "hemen herri bat dago" adierazi du abeslariak. Madalen festek eztanda egiteko orduak falta dira.

Zapi arrosa lepoan, Lino Gunean egin dute Gazte Eguneko bazkaria Errenteria-Oreretako gazteek. Gauera arte festa luzatzeko egitaraua prestatu dute, madalenak gogoz hasteko.

Garai berriko hamazazpigarren Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da ohi bezala jaien iragarle, eta aurten ere, gonbidatu berezi gorena izango da ahotsa jartzen: Eñaut Elorrieta gernikarra.

Uztailaren 22an hasiko dira lanekin, eta lau asteren buruan aurreikusten dute amaitzea. Futbol 7 eta 11ko marrak margotuko dituzte zelaian.

Unibertsitate garaian eman zituen lehen pausoak abesbatzen zuzendari gisa. Heziketa autodidaktari esker «gauza izugarriak» lortu ditu. Azken kontzertua ekainaren 15ean zuzendu zuen.

Uztailaren 22tik abuztuaren 1era izango dira aldaketak. Donibane kalea itxita egongo da egunero, baina aldaketa gehiago ere egongo dira.

Uztailaren 29an hasiko dira lanak, eta hainbat aldaketa izango dira trafikoan, lanek iraun artean. Higadura handia du errepideak.

Madalenetako Haur Krosaren XV. ekitaldia egingo dute hilaren 24an, 12:00etan Koldo Mitxelena plazatik abiatuta.

20. eta 26. lineetan murrizketak salatu, eta horietan dagoen bidaiarien pilaketaren berri eman du sindikatuak.

Oiartzungo festarik luzeenak Santiyo Bezperarekin hasiko dira. Hamarnaka ekitaldi antolatu dituzte auzo urdinean.

'Herri baten eraldaketa. Zarranz familiaren argazkiak' argazki erakusketa zabaldu du udalak Xenpelar Etxean.

Hilaren 21etik 24ra gaueko zerbitzu bereziak egingo dituzte Donibane-Donostia (E71), Oiartzun-Donostia (E72), Errenteria-Donostia (E75) eta Hondarribia-Donostia (E77) arteko autobus lineek.

Irakurle izan nahi dutenek idatzi antolatzaileei eska diezaiekete. Hilaren 14an egingo dute aurtengo ekitaldia.

Uztailaren 17 eta 23 artean Adinberrin obrak egingo dituzte, eta udalak adierazi duenez lanek Trintxerpeko trafikoan eragina izango dute.

Gasteizen kontra jokatu zuten finalerdiak. Galtzen hasi, berdindu eta azkenean ezin izan zuten txartelik lortu.

Gaur arte mantenduko dute printzipioz ostatua, egunean zehar baloratuko baitute elkarlanean aldundiko eta Errenteriako Udaleko gizarte zerbitzuek egoera eta egin beharreko urratsak erabaki.