2024/7

Konpromisoari eta inplikazioari herri aitortza

DYA elkartea izango da aurtengo madalenetako omendua, eta haiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien txupina.

e02 autobusa

Autobus lineak indartzeko eskatu diote gizarte eragileek aldundiari

Errenteria-Oreretako gizarte eragileek aldundiaren Mugikortasun departamentuari egungo lineak indartu eta murrizketarik ez egiteko eskatu diote berriro.

Orereta Ttikiren bidea azkenera heldu da

Matrikulazio jaitsierak eta lokalaren zesioaren bukaerak ateak ixtera eraman du Orereta Ttiki haur-eskola. Hiru hamarkada luze eman ditu lanean, haur eta familiei erantzuten.

Ikasturtea amaitzeko, Murillo de Gallego eta Saloura irteera

Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuetako 50 haur joan dira ikasturte amaierako irteera horretara.

Jai aurreko olinpikoa Gazte Egunarekin

Gazte Eguna egingo dute bihar, larunbata. Olinpiadak, bazkaria eta askotariko musika emanaldiak antolatu dituzte epizentro izango duten Lino Gunean.

Aragoiko Pirinioetara egingo dute irteera Itsastarrekoek, asteburuan

Uztailaren 20 eta 21 artean joango dira Aragoiko Pirinioetara, eta Borreguil de la Cuca (2.096m) eta Astun tontorra (2.280m) igoko dituzte.

Festa egarria laster batean itzaliko dute

Bi egun baino ez dira falta urteko egunik handiena heltzeko, eta jai batzordeak ondutako egitarauaren barruko 130 ekitaldiekin gozatzeko. Has dadila festa!

Jendea behar dute 'Ombuaren itzala' filmean agertzeko

Uztailaren 23an eta 24an grabatuko dituzte Pasaian hainbat eszena. Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza da, oro har, filmaren ardatza.

Saguzarren gainekoak ezagutuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek.

Saguzarrak bertatik bertara, Listorretan

Gipuzkoako Parketxe Sareak Errenteriako Udalarekin elkarlanean hainbat jarduera antolatu ditu aurten ere Listorretako aisia gunea ezagutzera emateko.

biyurrienea mozorro eguna

Xanistebanetako Mozorro Egunerako proposamenak aukera daitezke

Abuztuaren 6rako, azken urteetan bezala, Mozorro Eguna antolatu du Biyurrieneak. Hilaren 21a izango da proposamenak egiteko azkeneko eguna.

bazkaria feminista

Xanistebanetako bazkari feministarako txartelak, salgai

Abuztuaren 4an egingo dute bazkari feminista, menu beganoarekin. Sarrerak txokolategian eros daitezke.

GI-20ko adarra astelehen gauean itxiko dute zorua konpontzeko

Beraundik GI-20 errepiderako sarreran ariko dira lanean, eta 22:00etan itxiko dute bidea. Oiartzungo sarrera erabiltzea gomendatu dute.

abb niessen

ABB Niessenen enpresa ituna adostu dute

Langileen adostasunarekin sinatu dute ituna. Langileen egindako mobilizazioen garrantzia nabarmendu du ordezkari gehien dituen LABek.

Txupinazorako 'VIP tiketek' badituzte jabeak

Izena eman dutenen artean bost sarrera bikoitz zozkatu ditu udalak: hilaren 21eko txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusiko dute.

Izurde kuadrilla batek Pasaiako badia bisitatu du

Ezusteko ederra eraman dute gaur portuko langileek eta badiatik paseatzen ari ziren herritarrek. Hamar bat izurde agertu dira.

Zuloaga Oroitaldiaren Haur eta Kadete kategorietako finalak, larunbatean

Promesa eta Elite kategorietako finalak, Madalena Egunean jokatuko dituzte, hilaren 22an.

Beraungo zubia

Beraun eta Bizarain arteko zubia berritzen ari dira, segurtasuna hobetzeko

Bizaraingo hezkuntza-komunitateak eta Beraungo auzo elkarteak egindako eskakizuna kontuan hartuta, babes pantailak jarri dituzte.

Odol emaile berriak behar dituzte Antxon

Datorren asteazkenean (hilak 17) izango da odola emateko hurrengo saioa, Antxoko anbulatorioan.

Oker kobratutako ondasun higiezinen gaineko zerga itzuli diete pasaitarrei

2024ko ordainagirietan akats bat antzeman da, eta ondorioz, ofizioz itzuli dira jada kobratutako ordainagiri guztiak.

Gehiago