2024/7

Altzibarko etxebizitza tasatuak zozkatuta

Altzibarko etxebizitza tasatuak, zozkatuta

Saio irekia egin dute asteazken arratsaldean. Etxebizitzen onuradunen izenak ateratzeaz gain, itxaron-zerrenda ere osatu dute.

Txekian da Iglesias Munduko Txapelketako laugarrena jokatzeko

Lehen postuan heldu da Txekiara pilotu errenteriarra arerio nagusi duen Indonesiako Aldi Satya Mahendra pilotuari 12 puntuko aldea aterata.

40.000 euro 75 errepide konponketa egiteko

Hilaren 22tik 24ra egingo dituzte herriguneko eta industrialdeetako errepideak hobetzeko lan horiek.

2023ko Poesia Eguna.

Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldia, irailaren 13tik 15era

Lehen egun bateko jardunaldia zena, orain hiru eguneko egitasmo bihurtu dute. Bi deialdi luzatu dituzte oraingoz. Izena aurrez eman behar da.

Santio jaien egitaraua herritarren eskura jarri dute

Uztailaren 23tik uztailaren 31ra ospatuko dituzte donibandarrek aurtengo Santioak. Jai horiekin amaituko da Pasaiako festa sorta.

Aizpea Otaegi: "Egin ditzagun jaiak ere eredugarri"

Indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu udalak aurten ere, eta udalak eskura dituen bitartekoak jarri "jaiak ere eredugarri" izan daitezen bermatzeko.

dizdizka

Dizdizka abesbatzak, Harri Beltzaren urteroko kontzertuan

Prebentzio-kanpaina burutuko duen kontzertuan Errenteria-Oreretako gazte abesbatza arituko da, hilaren 31n. 28. ekitaldia izango da aurtengoa.

Marinelen danborradarekin, agur aurtengo Karmengo Jaiei

Karmengo Amaren eguna da gaur, eta hitzordu garrantzitsua izan dute trintxerpekoek: Marinelen danborrada. Jaietako azkena izan da gaurkoa.

Metal eztanda Madalenrocken bigarrenean

Freedom call, Koven eta Blast Wave ariko dira Xabier Olaskoaga plazan larunbatean 22:30ean hasita. Doakoa da kontzertua.

desafiyua irabazleak

Gazte eta beteranoen desafioaren porrak badu irabazlea

Oiartzun Irratiaren 25. urteurrenaren festan izan zen desafioaren harira zozketa egin du Hitzak. Irabazlea Araitz Sagarna Larrañaga izan da.

Balkoitik balkoira, bertsotan

Balkoi batean Maialen Lujanbio eta bestean Amets Arzallus. Balkoiak, Xenpelar Etxekoa eta Joxepa Antoni Aranberrikoa. Bihar izango da saioa.

Uda honetan kalera aterako dute zinema Antxon eta Donibanen

Joan den urtean Zinema Kalean egitasmoak Antxon izan zuen arrakasta ikusirik, berriro antolatzea erabaki dute herriko gazteek. Lau saio izango dira datozen aste eta hiletan.

helta margoak pintura

Heltako ikasleen margolanen erakusketa hasiko da gaur

Abuztuaren 9ra arte ikusi ahal izango dira ikasturtean zehar egindako lanak, Arizmendieneko areto balioaniztunean.

Euskara ikasteko diru laguntzen lerroa prest du Lezoko Udalak

Zazpi atal banandu ditu udalak, berritasun batekin: webguneetan euskarak tokia izan dezan laguntza lerro berria proposatu du udalak.

xanistebanak haur danborrada bertan behera

Xanistebanetan ez da haur danborradarik izango

Entseguetara behar adina haur hurbildu ez direlako eta gutxieneko kopurua bete ez delako, bertan behera geratuko da danborrada.

Pilota profesionalaren Jaialdirako sarrerak, salgai

Hilaren 23an izango da pilota jaialdia, 17:00etan hasita Agustina Otaola pilotalekuan. Gaur 18:00etan hasiko dira sarrerak saltzen.

Xanistebanetan hesiak zaintzeko izena emateko epea, zabalik

Oiartzungo Udalak prozesua abiarazi du, festetan hesiak zaintzen egoteko 11 lagun kontratatzeko. Hilaren 24an izango da zozketa.

Udako igandeetan ere kale garbiketa zerbitzua izango du Pasaiak

Etzitik irailaren 29ra bitarte aparteko zerbitzu bat eskainiko dute kale garbitzaileek igande guztietan. Erabaki honekin "bizilagunen eskaera historikoetariko bati erantzungo" diotela dio udal gobernuak.

ap8 itxiera oiartzun uztaila 2024

AP-8aren zenbait tarte itxiko dituzte gauez, obrak egiteko

Autobideko Oiartzungo gasolina-zerbitzuguneko sartu-irteeran eragina izango dute obrek, baita 12. irteerari. Bi gau izango dira.

Madalenetako programan ostalaritza eta gastronomia nagusi

Programak ez du jarduera ekonomikoen publizitate partikularrik izango. Helburua herriko establezimendu guztiei aukera berdinak eskaintzea da.

Gehiago