2024/7

38 tona biohondakin kudeatu dira konpostaje bidez udalerrian

Aurten 168 familiek eta etxebizitzek izango dute %40ko hobaria hondakinen zergan konpostaje programan parte hartzeagatik.

Kukaña txapelketan eta goitibeheretan izena emateko epea, zabalik

Herriko jaietako egitarauaren baitan antolatu dituzte bi ekintza horiek. Donibaneko jaiak uztailaren 24tik 31ra izango dira.

lartaun hipatia

Lartaunek kontzertu "berezia" emango du larunbatean, 60. urtemuga ospatzeko

Oiartzungo abesbatzak udako kontzertua eskainiko du. Jon Oñatibia sortzailearen piezak sartuko dituzte, baita Busto jubilatu berriarenak ere.

Seigarren postuari eutsi diote Hibaikako emakumeek

Bilbon eta Sestaon izan dituzte estropadak larunbat eta igandean Hibaikako emakumeek, eta euren txandako bigarren sailkatu dira bi egunetan. Sailkapen orokorrean seigarren dira 'Madalen' ontzikoak.

Gaztañoko igogailua, martxan

Errenteria-Oreretako hamaseigarren kale igogailua da. Maria Lezo kalea Gaztañorekin lotuko du gaurtik.

Itsaso osasuntsu bat lortzeko, Zero Zabor Uretan egitasmoa

Itsasoko hondakinen arazoari irtenbide bat emateko asmoarekin egingo du egonaldia Pasaian Mater ontziak uztailaren 24tik 26ra.

Hortzak erakutsi ditu Hibaikak etxean

Estropada bikaina egin du etxean Hibaikako Gizonen ontziak. Ikurrina ez dute eraman, baina hirugarren postua egin dute errenteriarrek, irabazle izan den Astilleroren lau segundo eskasera.

Bueu bakarrik dute atzean

Eusko Label Ligako asteburuko bi estropadetan 11. izan da San Pedro. Ustez ezarritako gidoia hautsi nahian dabiltza moreak.

oiartzun irratia 25 urte

Oiartzun Irratiaren lehen mende laurdena ospatu dute

Desafioa, musika eta bazkari jendetsua izan dira lehenengo osagaiak. Tio Teronen Semeek jarriko diote ginga.

alfonso xi sutea

Sutea piztu da Alfonso XI.a kaleko etxe batean

Azken solairuko etxebizitza batean piztu da sutea. Suhiltzaileek sei pertsona jaitsi behar izan dituzte teilatutik.

Festa bai, baina laguntzarako deia ere egin du Madalenrockek

Madalenrock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute uztailaren 20an, eta egitaraua hiru taldek osatzen dute: Freedom Call, Koven eta Blast Wave.

Play-offa du begiz jota Hibaikako gizonen traineruak

KAE 2 Ligan ari dira Hibaikako gizonak, eta helburua play-offera heltzea dute. Hiru estropada jokatu dituzte eta lehenean bikain ibilita, beste bietan ez dute lortu nahi duten maila ematea. Bihar, "beste bertsio bat" emango dutela Donostian sinistuta dago Iglesias.

Itxaropenerako arrazoiak dituzte San Juanen

Batelerak bueltan dira, eta aldi berean, gizonen traineruak dena irabazten hasi du KAE1 Liga. Ontzien entrenatzaileekin hitz egin du HITZAk.

Sai arreak ezagutzeko irteera gidatua Arditurriren eskutik

Hilaren 12an izango da irteera, eta bisitak hegazti horien bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba.

Antxoko HAZ bulegoak ez du zerbitzurik emango astelehenean

Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.

Udako ordutegia hainbat udal zerbitzu eta instalaziotan

Zu! Zure Udala, lekuona Fabrika, Emakumeen Etxea eta kirol instalazioei eragingo die aldaketa horrek.

tio teronen semeak

Uda dela nabarituko da uztaileko kultur ekitaldien agendan

Ekitaldien jarioa txikiagoa da, baina klasikoek zein berritasunek ez dute hutsik egingo. Kalea gehiago zapalduko da.

Gizon bat atxilotu dute beste bat labanaz zauritzeagatik

Zauritua Donostia ospitalera eman dute, eta erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak.

Seabin Pasaiak ia bost kilogramo hondakin jaso zituen martxoan

Orotara, 4.070 hondakin bildu zituen Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren itsas zakarrontziak joan den martxoan.

Gehiago